Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Eduki publikatzailea
Atzealdea

Willis Drummond

Baionako taldearen kontzertua
calendarioNOIZ Uztailaren 17a • 19:00
idiomaHIZKUNTZA Euskara
entradasSARRERAK 12 € Aurretik erosketa online

Xan, Rafa (aurrez Skunk taldean aritutakoa) eta Felix elkartu ziren, berehala kide gehiago batu zitzaizkien. 2007an, beraiek ekoizturiko 'Anthology' diskoa kaleratu zuten. 2009an, Bidehuts zigiluaren laguntzaz, disko berria kaleratu zuten, honen izena taldearena bezalaxe izanik 'Willis Drummond'. 2010 urtean aurreneko zuzeneko diska atera zuten, Hondarribiako Psilocybenea aretoan grabatu eta izen hori eman ziotena. Hurrengo diskoa 'Instanteak' izan zen. 2012an 'A ala B' diskoa atera zuten eta arrakasta handia izan zuen. Europan zehar 200 kontzertutik gora eman zituzten. Bira erraldoi honen ondoren etenaldi bat egitea erabaki zuten atseden hartzeko. 2015ean Herri Urratsen abestia egiteko elkartu ziren berriz eta 2016an 'Tabula Rasa' diskoarekin itzuli ziren. Disko honetako hainbat abesti ezagunak egin ziren, “Athabasca” eta “Joan Ikustera” esate baterako. 2018an zuzeneko bigarrena kaleratu zuten, 'Willis Drummond Live' izenekoa, eta aurreko diskotako abestien bilduma izan zen. 2019an 'Zugzwang' diskoa atera dute.