Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Prozesu partehartzaileak

Etxean laguntzeko zerbitzua

Etxean laguntzeko zerbitzua asistentziazko eta prebentziozko zerbitzu bat da, erabiltzaileei beren etxean irauten laguntzera diseinatua dagoena

01·01·1970


Ekimenaren prozesua

HERRITARREN PARTEHARTZEA

28-01-2019

Gaur egungo fasea

PROPOSAMENEN ANALISIA

Gaur egungo fasea

ONDORIOAK ETA EMAITZAK

28-01-2019

Gaur egungo fasea

Etxean laguntzeko zerbitzuaren erregelamendua

Jendeak behin eta berriz azaldutako borondatea da beren etxean ahalik eta denbora gehiena bizi ahal izatea, bizitza osoan zehar izan duen erreferentziazko sare soziala mantenduz, eta hori lehentasunezkoa da pertsona horiei beren mendekotasun progresiboan zein laguntza-zerbitzu eman erabakitzerakoan.

Era berean, badira ahultasun sozialeko egoeran bizi diren pertsonak edo familiak, beren oinarrizko arreta-premiei erantzun ahal izateko etxeko laguntza behar dutenak.

Etxean laguntzeko zerbitzuak maila pertsonal eta familiarreko sostenguak eskaintzen ditu, eta sostengu horiek, pertsonen bizi-kalitatea hobetu ez ezik, bizitza familiarraren eta laboralaren arteko kontzilizazioa ere ahalbidetzen dute.

ELZ (etxean laguntzeko zerbitzua) asistentziazko eta prebentziozko zerbitzu bat da, erabiltzaileei beren etxean irauten laguntzera diseinatua dagoena.

Horretarako, arreta-zerbitzu bat eskaintzen da, etxekoa, pertsonala eta/edo akonpainamenduzkoa izan daitekeena.

Arau-mailan, zerbitzuen zorroaren dekretuak (185/2015), Zerbitzu Sozialei buruzko Legean (12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa) jasotako prestazio eta zerbitzuen katalogoa garatzen duenak, baliabide sozial hori udalen eskumenekotzat aurreikusten du.

Hala eta guztiz ere, Legea ahalik eta inplikazio sozial handienarekin garatu ahal izate aldera, kontsulta publiko hau irekitzen da, herritar guztiek beren ekarpenak egin ahal ditzaten “Etxean Laguntzeko Zerbitzua” baliabideari dagokionez.

Kontsulta publikoa urtarrilaren 27ra arte egongo da zabalik eta proposamenak Udalari honela bidali ahalko zaizkio:


Erlazionatutako berriak
Ez dago berririk.