Uztaileko udalbatzarraren ohiko bilkura
2021·07·06
Osoko bilkura udalaren webgunearen bidez jarraitu ahalko dute herritarrek, lehen egin ohi zen bezala.
Gainera, gai-zerrendakoak amaitutakoan herritarrei parte hartzeko aukera emango zaie berriro. Batzar-aretoaren aforoa nabarmen murriztu denez gero, aretoan bertan egotea eragotziz, hitza hartu nahi duten pertsonek idatziz eskatu beharko dute udaletxeko erregistroan, edo, bestela, eskaera-orria beteta bidali beharko dute honako helbide honetara: erregistroa@lasarte-oria.eus. Parte-hartzaileei udalbatzarrean parte hartzeko jarraibideak adieraziko zaizkie.
Udalbatzarraren gai-zerrenda honako hau da:
-
2021eko martxoaren 11an, martxoaren 17an, apirilaren 8an, apirilaren 15ean eta maiatzaren 13an ospatutako akten onarpena.
-
Lasarte-Oriako udalerrien parkeak, lorategiak, berdeguneak eta zuhaiztiak zaintzeko eta mantentzeko zerbitzuaren kontratazio-espedientea onartzea.
-
Lasarte-oriako udalerriko bakezko epaile titularra eta ordezko epailea izendatzeko proposamen berria.
-
EH BILDU udal taldeak aurkeztutako mozioa: “Zubillaga baserria”.
-
Galdera eta erreguak.