Uztailaren 6tik 17ra zabalik egongo aurre-matrikulazio epea Dantza Eskolan
2020·07·04
Matrikulazio epea irailaren 1etik 15era izango da, Manuel Lekuona kulturetxean. Urriaren 1ean hasiko da ikasturtea.
9, 10, 11 eta 12 urteko taldeetan sartu nahi duten ikasle berriek eta “helduek” mailaketa-proba bat egin beharko dute.
LANERAKO PLANA
Psikomotrizitatea (lateralitatea), kokatzeko era (oinak, belaunak, aldak, gorputz-enborra), inprobisazioa, “dantzara bideratutako” prestakuntza fisikoa. Lurreko ariketa-serieak potentzia eta malgutasuna areagotzeko: oinak, hankak, bizkarrezurra, abdomena, omoplatoak, denboraren pertzepzioa, espazioaren pertzepzioa.
ORDUTEGIA
6 urte: Astelehena eta azteazkena 17:30etatik 18:15etara
7 urte: Astelehena eta azteazkena 18:15etatik 19:00etara
8 urte: Asteartea eta osteguna 17:30etatik 18:30etara
9 urte: Asteartea eta osteguna 18:30etatik 19:30etara
10 urte: Astelehena eta asteazkena 19:00etatik 20:00etara
11 urte: Asteartea eta osteguna 19:30etatik 20:30etara
12 urte: Astelehena 20:00etatik 21:15etara eta ostirala 17:30etatik 19:00etara
Helduak*: Asteazkena 20:00etatik 21:15etara eta ostirala 19:00etatik 21:00etara
*Bi ikastaro gehienez edo taldearen arabera.
PREZIOAK
33,20 € / hileko, erroldatuentzat.
57,10 € / hileko, erroldatu gabeentzat.
Gazte txartelaren titularrek %10 deskontua izango dute