Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea
Usurbilgo Lanbide Eskolak 15 "marker-bisera" donatu ditu udaltzainentzat
Usurbilgo Lanbide Eskola prestakuntza profesionalerako zentro integratuak 15 "marker-bisera" eman dizkio Lasarte-Oriako Udalari
2020·03·30
Usurbilgo Lanbide Eskola prestakuntza profesionalerako zentro integratuko hainbat irakaslek 3D inprimagailuen bidez egin dituzte bisera-pantaila horiek, udaltzainek erabil ditzaten. Izan ere, maskarekin batera, babes gehigarria ematen diete COVID-19 birusaren aurkako prebentzioan.
Udalak biziki eskertzen du dohaintza hori, baita anonimoki jasotzen ari diren beste batzuk ere, eta gogorarazten du COVID-19 birusa geldiaraztea guztion lana dela.
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu