Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Ustezko iruzurraren alerta

Añarbeko Urak abisatzen du ustezko iruzur bat gertatzen ari dela ura arazteko iragazkiak edo ekipoak etxez etxe saltzeari dagokionez

2020·10·24

Iruzur hori egiteko, Mankomunitatearen eremuko udalerrietan uraren kalitatea txarra dela argudiatuz.

Dirudienez, erabiltzaileak teléfono dei bat jasotzen du bere etxeko uraren kalitatea aztertzeko hitzordua eskaintzen, edo zuzenean etxebizitzara sartzen saiatzen dira, etxeko atean agertuz.

Behin etxe barruan, ustezko teknikariak zenbait proba engainagarri eta trikimailu kimiko egiten ditu, erabiltzailea konbentzitzeko iturriko ura edateagatik duen arriskuaz eta, ondorioz, iragazteko equipo batzuk instalatzeko beharraz. Ekipo horien instalazio eta mantentze-kostua milaka eurokoa izan daiteke.

Beharrezkoa da herritarrei horrelako produktuak saltzeko erabiltzen den maltzurkeriaren berri ematea, engainua eta larderia erabiltzen baitituzte.