Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Urtarrileko kultura-programazioa

Eskuragarri dago urtarrileko kultura-programazioa, hilaren 5ean gure udalerriaz jabetuko den Erregeen Kabalgata tradizionalarekin

2019·12·29

Urtarrilaren 5ean, 12etan Okendo Plazan eta 16:15ean Brigitarren Plazan, txikienek beren gutunak eman ahalko dizkiete Errege Magoen morroiei. Ondoren, 18;15ean hasiko da Errege Magoen Kabalgata, Megaba elkarteak antolatua, eta Oriatik abiatuta herriko hainbat kaletan barrena ibiliko da.

Okendo zineforumak hiru pelikula ekarriko dizkigu: urtarrilaren 3an El Hoyo proiektatuko du, 17an La odisea de los Giles eta 31n Ventajas de viajar en tren.

Haurrentzako zinema urtarrilaren 12an hasiko da, Mr. Link Jatorri Galdua (euskaraz) filma proiektatzearekin, hilaren 19an Frozen II eta hilaren 26an Bayala.

Helduentzako zinemari dagokionez, urtarrilaren 12an Si yo fuera rico filma proiektatuko da, hilaren 19n La odisea de los Giles eta hilaren 26an Legado en los huesos.

Urtarrilean zehar, Jokin Goenagaren erakusketa izango dugu Mercero gunean, non modu berri batean aurkeztuko baitigu bere musika. Beharrezkoa izango da Smartphone bat eta entzungailuak eramatea QR kodeak eskaneatu ahal izateko eta, hartara, haren musika ikusi eta entzun ahal izateko. Hilaren 9tik 24ra zabalik, ordutegi ezberdinetan.

Hilaren 11n, haurrentzako antzerkian, Marierrauskin antzezlana (euskaraz), Glu-Glu Produkzioen eskutik, eta hilaren 18an, helduentzako antzerkian, Espacio disponible komedia, Perigallo Teatroren eskutik.

Operako denboraldian, hilaren 8an, Amadeu Vivesen Doña Francisquita obraz gozatu ahalko dugu Gran Teatre del Liceu antzokian.

Bestalde, Kulturako departamentuak irakurketa-kluba jarri du martxan, hilero literaturazko tertuliak edo hizketaldiak egiteko. Urtarrilean, hilaren 21ean izango da, 18:00etatik 20:00etara. Saioak dohainik izango dira, baina partaide-muga izango dute aforoaren arabera. Izena emateko, Udalaren Liburutegira jo behar da.