Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Urriko kultur agenda

Urriko kultur agendak askotariko programazioa eskaintzen du gustu guztietarako

2021·09·30

XVIII. Semblante Andaluz elkartearen aste kulturala

Hilaren 7tik 12ra, Semblante Andaluz elkarteak hainbat ekitaldi egingo ditu bere aste kulturalaren kariaz Okendo plazan.

Erakusketa: Euskal Jantziak-DravetTzari

DravetTzari 15 urteko dantzari baten istorioa da, Dravet sindromeak jota, Gero ikuskizunen eta erakusketen bidez kontatua. Sindrome horren inguruko kontzientziazioa sortzen eta kultura inklusiboa sustatzen laguntzea du helburu.

Proiektua Gero Axular Kultur Taldearen eta Apoyo Dravet elkartearen arteko lankidetzatik sortu da, euskal kultura gizartea eraldatzeko tresna gisa sustatzeko helburuarekin.

Gero ekimenaren ezaugarri nagusia jantziei jarduera guztietan ematen zaien zaintza da, #dotorejantzi ekimena da horren erakusgarri. Ekimen horren helburua baserritar jantziaren balioa nabarmentzea, tradizioa indartzea, jantzi tradizionalen kultura zabaltzea eta jantziaren diseinuari laguntzea da.

Antzerkia

Antzerki familiarra: hilaren 2an “Amaren intxaurrak” Pirritx, Porrotx eta Marimototsena.

Helduentzako antzerkia:

  • Hilaren 15ean, " Viaje al fin de la noche". Lan hau gure lurraren orainaren mosaiko bat da, terrorismoaren eta indarkeriaren biktimen seme-alaben ahots eta kontakizunetatik abiatuta eraikitzen dena.
  • Hilaren 16an txirigotak "La chirigota de los Daddy Cadi" eta " Lo siento Patxi, no todo el mundo puede ser de Euskadi"

Zinema

Haurrentzako zinema:

  • Hilaren 3an “Space Jam: Aro berria”
  • Hilaren 10ean “Peter Rabbit: A la fuga”
  • Hilaren 17an “La patrulla canina: La película”
  • Hilaren 24an “Ninja a cuadros 2: Misión Tailandia”
  • Hilaren 31n “D’Ortaignan eta hiru mosketxakurrak”

Helduentzako zinema:

  • Hilaren 3an “Chavalas”
  • Hilaren 10ean “Nora”
  • Hilaren 17an “Adios idiotas!”
  • Hilaren 24an “Dune”
  • Hilaren 31n “Entre rosas”

Okendo zine-forum:

  • Hilaren 8an: “Nora” (JBGA)
  • Hilaren 22an: “First cow” (JBGA)

Opera denboraldia

Bertsio Digitaleko Opera zikloaren barruan, hilaren 13an “Il trovatore” emanaldia izango da, Giuseppe Verdirena. Bere doinu sutsuengatik, bere bilbe basati eta sendoagatik eta bere egitura xumeagatik gustatzen dena.

XVII. Dantza zirkuitua

Hilaren 23an, HIGA

Gero Axular dantza-taldearen ikuskizun berria. Aurreko lanetan bezala, euskal historiaren eta kulturaren pasarte bat hartzen da ardatz, eta horrekin batera gaur egungo gizartean kezka-iturri diren gaiei buruzko gogoetarako bidea egiten da.

Ipuin kontalaria

Hilaren 25ean, ordu beteko saio batean, istorio desberdinak kontatzen dira. Historia hauetan hizkuntza eta mezua zaintzen dira, sexu, arraza edo kondizio sozialak bultzaturiko diskriminazioa ager ez dadin.

4, 5 eta 6 urteko haurrentzat. Aforo mugatua.

Liburuen aurkezpena

  • Hilaren 17an: “Testigantzak”: Islada Ezkutatuak

88 elkarrizketa jasotzen dira, 100 baino gehiagokoak egindakoetatik, oker izendatutako 36ko gerra zibila eta gerraondoa bizi izan zuten lekukoei. Islada Ezkutatuak elkarteak –Lasarte-Oriako memoria historikoa berreskuratzeko elkarteak- egin du.

  • Hilaren 26an: “Retazos IV”

LASARTEri buruz argitaratutako idazkiak biltzeko lan bat da, "Bibliografia" atalean jasota daudenak, ikuspuntu pertsonalekin batera, eta gure herriaren historiaren zati batera, gutxi gorabehera bada ere, bizitzara hurbiltzea du helburu, gure iragana pixka bat hobeto ezagutzeko, hainbat egoeratan gure orainaldirako erabakigarria izan ahal izan baita, gure etorkizuneko ekintzek eragin negatiboa izango duten bezala.

  • Hilaren 27an: “El enigma de Txaldatxur”: Josean Muguruza

1936ko uztaileko altxamendu militarraren gerra-gertaerak Oria bailaran.

Tropa kolpistek Gipuzkoa okupatu zutenean gertatutakoa ezagutuko dugu. Eta Errepublikaren defendatzaileek errekete-zutabearen aurrean izan zuten eginkizuna, Nafarroatik zetorren, Donostia okupatzera, nabarmentzekoa izanik Txaldatxurrek 1936ko iraileko lehen egunetan izan zuen eregina.

 

Programa deskargatu

Programa [pdf]

 

Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.