Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea
Urriak 8, Dislexiaren eguna
Udaletxea urdinez argiztatuko da Dislexiaren Egunaren harira
2020·10·08
Gaur, urriak 8, Dislexiaren eguna izango da: munduko biztanleen %10i eragiten dion nahasmendu ikusezina da.
Garaiz detektatzea eta jokatzea ezinbestekoa da eskola-porrota saihesteko, eta batez ere porrot pertsonala. Garaiz diagnostikatzeko eta detektatzeko ahalegin oro urrats garrantzitsua da hezkuntza inklusiboa, ekitatiboa eta kalitatezkoa lortzeko.
Lasarte-Oriako Udalak #UnidosPorLaDislexia kanpainarekin bat egingo du eta urdinez argiztatuko da, nahasmendu hau ikusarazte aldera. Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu