Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Uretako festa kiroldegian Gabonetan

Uretako festa kiroldegiko igerilekuetan abenduaren 28an, asteazkena.

2022·12·15

Datorren asteazkenean, abenduak 28, 10:00etatik 12:00etara, kiroldegiko igerilekuetan 5 eta 12 urte bitarteko haurrentzako uretako festa ospatuko da (2012 eta 2018 artekoak). Eskatzen den baldintza bakarra igeri egiten jakitea da.

Doakoa izango da instalazioetan abonatuta daudenentzat, eta abonatu gabeek 4 euroko sarrera ordaindu beharko dute. Bakarrik sartuko dira haurrak.