Ura-estolderiaren tasa ordaintzeko epea zabalik (2019ko hirugarren lauhilekoa)
2020·02·17
Zergadun guztiei jakinarazten zaie 2019. urteko bigarren lauhilekoari dagokion Ura eta Estolderiaren Tasa ordaintzeko borondatezko epea 2020ko martxoaren 16an amaitzen dela.
HELBIDERATU GABEKO ERREZIBOAK
Banku eta Aurrezki kutxetan edo Lasarte-Oriako Udalaren web orrialdean ordaindu ahal izango dira Nire ordainketa On-line
HELBIDERATUTAKO ERREZIBOAK
Borondatezko epearen azken egunean kargatuko dira zergadun bakoitzak zehazturiko kontu korrontean, hau da, 2020ko martxoaren 16an.
Ordain gutuna jaso ez duenak, edota beste aleren baten beharra duenak, Udaletxeko hirugarren solairuan kokaturiko Zergabilketa bulegora jo dezake, ala 943376187 telefono zenbakira deitu, argibideren bat behar izanez gero.
Borondatezko epearen azken egunetik aurrera, ordaindu gabeko erreziboak dagokion errekarguarekin, premiamenduzko prozeduraren bitartez exijituko direla jakinarazten da.