Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Udarako kirol jarduerak

Udal Kirol Zerbitzuak hainbat kirol jarduera antolatu ditu Maialen Chourraut kiroldegian uztailaren 13tik abuztuaren 6ra bitartean

2020·06·29

Jarduera hauek eskaintzen dira: indoor txirrindularitza, tonifikazioa, pilates eta bodyzunba, eta goizeko zein arratsaldeko saioak izango dira.

Interesatuek kiroldegira deitu beharko dute (943 376 182) izena emateko tramiteak hasteko.

Matrikula egiteko epea uztailaren 8ra arte egongo da zabalik.

Udaleko Kirol Zerbitzuak protokolo espezifiko bat diseinatu du, argibide zehatzekin, jarduera bakoitzean parte hartuko duten pertsonen segurtasuna zaintzeko. Protokolo hori parte-hartzaile bakoitzari emango zaio jardueran izena eman duela baieztatu ondoren.
 

Programa deskargatu

Programa [pdf]