Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Aktualitatea
Atzealdea Udaltzaingoaren automobil bati egindako erasoa gaitzetsi du Udalak
2020-05-08
Gaur goizean, Udaltzaingoaren automobiletako bat bi gurpil zulatuta agertu da. Bizi dugun egoera honetan udalaren automobil bati erasotzea bereziki larria da, aldi baterako mugitu ezinik geratu baita.
Valdiviak bere elkartasuna adierazi nahi izan dio Udaltzaingoari eraso horrengatik, garrantzi handikoa iruditzen baitzaio; izan ere, bizitzen ari garen pandemiaren aurrean, beharrezkoa da ahal diren langile eta ekipamendu guztiak aktiboan edukitzea, gerta daitezkeen larrialdiei erantzuteko.
Alkateak esan du ez dela onargarria ondasun publikoei erasotzea, hori egin duenaren motibazioa edozein dela ere. Bide batez, bere esker ona adierazi du, alarma-egoera deklaratu zenetik Udaltzaingoa egiten ari den lanagatik.