Udalbatzarrak 2022ko ordenantza fiskalak onetsi ditu
2021·10·28
2022. urterako zergak eta tasak igotzeko erabilitako irizpidea da Funcas-en (Aurrezki Kutxen Fundazioa) uztaileko KPIaren aurreikuspena aplikatzea, urte horretarako % 2,2koa dena. Horrek esan nahi du aspaldiko urteetatik hona eta hainbat gobernuk aplikatu izan duten irizpide berari jarraitu zaiola.
Ordenantzak aldeko 8 botorekin (PSE-EE), kontrako botorik gabe eta 8 abstentziorekin (EH Bildu, EAJ-PNV eta ELOP) onetsi dira. 16 emendakin landu dira, eta horietatik 4 onetsi dira, 4 erretiratu eta 8 atzera bota.
% 2,2ko igoeraren salbuespenak:
- Ur-horniduraren tasa izoztu egin da.
- % 50eko hobaria aplikatuko zaio herriko baserritarren produktuen postuei aplikatzen zaien tasari, lehen sektoreari laguntzeko.
- Kirol-zerbitzuen tasak % 1,4 igo dira, Buruntzaldean adostu zen bezala.
Hala ere, eta KPIaren goranzko joera ikusita, proposatutako igoera moderatua da baldin eta kontuan hartzen badugu urte-amaierarako egungo aurreikuspena dela Funcasen KPIaren indizea % 3tik gorakoa izatea.
COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.