Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Menu prensa

Aplikazio habiaratuak

Aktualitatea

Atzealdea Udalbatzarrak 2020ko ordenantza fiskalak onartu ditu

2019-11-04

Udalbatzarrak ordenantza fiskal berriak onartu ditu. Zergak eta tasak %1 igo dira, arau orokor gisa. Izoztu egin dira zerbitzu sozialetako, Musika Eskolako nahiz Euskaltegiko tasak, eta zinemako sarrerak.

2020ko zergak eta tasak igotzeko erabilitako irizpidea da Funcasen (Aurrezki Kutxen Fundazioa) abuztuko KPIren aurreikuspena aplikatzea urte horretan, %1eko hain zuzen. Horrek adierazten du aspaldiko urteetan aplikatzen den irizpide bera jarraitzen dela, hainbat gobernuk aplikatu ere.

Ordenantzak onartu egin dira: aldeko 7 boto (PSE-EE), aurkako botorik ez eta  8 abstentzio (EH Bildu, EAJ-PNV eta ELOP). 24 emendakin landu dira: 5 onartu egin dira, 5 erretiratu eta 14 atzera bota.

Tasa izoztuak

Izoztu egin dira zerbitzu sozialetako, Musika Eskolako nahiz Euskaltegiko tasak, eta Kulturetxeko zinemako sarrerak.

Eraginkortasun energetikoa

OHZren %20ko hobaria sortu da aprobetxamendu termikorako edo energetikorako sistemak instalatzen dituzten etxebizitzentzat.

Vendinga eta apustu-etxeak

%25ko igoera ezarri da bide publikoan banagailuak erabiltzeagatik edo aprobetxatzeagatik: vendingeko makinak, kutxazain automatikoak…

Gainera, tarifa bat sortu da apustu-etxeen, joko-aretoen edo apustu nahiz jokorako WEB plataformen publizitatea, errotulazioa edo kartelak %100ean kargatzen dituena. 

Beste salbuespen batzuk

Zabor-tasa %5 igo da. Ur-hornikuntzari dagokionez, %5,5 igo da tasa; saneamenduarena, ordea, %8 jaitsi.

Azterketarako mahai teknikoa

Udalak martxan jarriko du azterketarako mahai tekniko eta politikoa, hiri-hondakinak biltzeko tasak aztertzeko. Helburua da birziklatze-tasa igotzea eta establezimenduei eta ostalaritzari inposatzea; eta bestetik, etxebizitza hutsak OHZn nola zigortu aztertuko da.