Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Aktualitatea
Atzealdea Udalaren 2019ko Kontu Orokorra alegazio-aldian
Iñaki Mugica Flores
Orain dela 4 Urteak aldatuta.
2020-09-28
Udalak 2019ko ekitaldiko Kontu Orokorra argitaratu du. Dokumentoari alegazioak aurkezteko epea urriaren 19an amaituko da.
Kontu Orokorrak zehatz erakusten du Lasarte-Oriako ondarearen, egoera finantzarioaren, emaitzen eta aurrekontuaren gauzatze-mailaren irudia. Alegazioak aurkezteko epea amaitutakoan, udalbatzak onartu behar du dokumentua.
Honako hauek dira toki-entitatearen kontua osatzen duten urteko kontuak:
- Balantzea.
- Ekonomia eta ondare arloko emaitzaren kontua.
- Ondare garbiaren aldaketen egoera-orria.
- Diru-fluxuen egoera-orria.
- Aurrekontuaren likidazioaren egoeraorria.
- Memoria.
Udalbatzak Kontu Orokorra onartu ondoren, toki-entitateko buruak eman egingo dio Kontuauzitegiari, indarrean dagoen araudiak aurreikusten dituen epeak betez.