Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Menu prensa

Aplikazio habiaratuak

Aktualitatea

Atzealdea Udalak saltokiei maula egiten saiatzen ari direla ohartarazi du, udal-langileen itxura faltsua eginez

2026-08-18

Hainbat pertsonak Lasarte-Oriako establezimenduak bisitatu dituzte azken egunotan ustezko udal tasa edo zergak eskudirutan kobratu nahian

Lasarte-Oriako Udalak herriko merkatariak eta establezimenduak ohartarazi ditu azken egunotan iruzur saiakera batzuen aurrean. Iruzur horien protagonistak negozioetan agertzen diren pertsonak dira, udal-langiletzat aurkeztuta.

Jasotako informazioaren arabera, pertsona horiek establezimenduak bisitatzen dituzte eta ustezko tasak edo zergak eskudirutan ordaintzea eskatzen dute, Udalaren edo Administrazioaren izenean dihardutela aditzera emanez.

Udaletik argi utzi nahi dute iruzur saiakera bat dela. Ez Lasarte-Oriako Udalak ez beste edozein Administrazio Publikok ez du langilerik bidaltzen saltokietara tasak edo zergak eskudirutan kobratzeko.

Hori dela eta, merkatariei eta establezimenduetako arduradunei arreta handiz ibiltzeko eta horrelako egoera baten aurrean inolako dirurik ez emateko eskatzen zaie.

Era berean, horrelako edozein saiakera berehala salatu behar da, Lasarte-Oriako Udaltzaingoarekin harremanetan jarriz, 943 36 24 42 telefonoan, edo Ertzaintzaren komisariarekin, 943 53 88 40 telefonoan.

Udalak merkatarien eta herritarren laguntza ere eskatu du, ohartarazpen hori zabaltzeko eta beste pertsona batzuk horrelako iruzurren biktima izan ez daitezen.