Udalak Nagusia 63-75 berrurbanizatzeko obrak esleitu ditu
2022·03·17
Agustin Valdivia Lasarte-Oriako alkateak, David Mateos Zerbitzu zinegotziarekin batera, azaldu zuen berrurbanizazio proiektu honetan jasotako obrak azalerapeko garajeetan ura sartzeko arazoei erantzuteko beharrarekin justifikatzen direla. Izan ere, auzotarren aspaldiko eskaria da, eta aurreko jarduketek ezin izan dute konpondu.
Proiektuak berekin dakar azaleraren azpian garatzen den aparkalekuaren estalkia berriro iragazgaiztea. Proiektuko esku-hartze eremuak 2.010 m2-ko azalera du, Kale Nagusiko 63.etik 75.era bitarteko zenbakien inguruan kokatua, eta lurpeko aparkalekuaren eremua hartzen du, baita eraikinen arteko eremuaren atzealdeko azaleraren urbanizazioa eta N-1 saihesbidearen ezponda ere.
Proiektuak beste iragazgaizte bat egitea aurreikusten du, eremuan dagoen aparkalekuaren gainean iragazgaizterik ez dagoela egiaztatuta. Horretarako, egungo zoladura altxatu behar da aparkalekuko estalkiaren lauzaraino.
Jarduketa horrekin batera, eremuko zoladura guztia berrituko da, zementu inprimatuaren bidezko konposizio-unitate formal bat emateko. Gainera, egungo sarreratik sartzeko zirkuitu bat sortzen da, eta Nagusia 75en atzetik irteteko beste bat.
Proiektuak euri-urak biltzeko kanalizazio propioa egitea aurreikusten du, saneamendu-saretik bereiziz.
Azkenik, zutabe zilindrikoen gainean, argiteria publikoko sarea LED motako argi berriekin ordeztea aurreikusten da. Horiek egungo puntuen kokalekuan jarriko dira. Erabili beharreko eredua bat dator udalerriko energia-eraginkortasuneko eta argi-eraginkortasuneko programaren barruan argiak ordezteko udal-planarekin.
COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.