Udalak minutu bateko isilunea gorde du COVID-19 gaitzak hildako pertsonengatik
2020·05·27
Udalbatzako kideak, udaleko langileak eta zenbait lasarteoriatar elkarretaratu dira 12:00etan, hildakoei eta haien familiarteko eta adiskideei beren errespetua agertzeko. Minutu bateko isilunearen ondoren, bildutako pertsonak txaloka hasi dira, elkarretaratzeari bukaera emanez.
Bestalde, Aterpeak, Lasarte-Oriako Merkatari, Ostalari eta Zerbitzuen Elkarteak, elkartasunezko mezua helarazi nahi die COVID-19aren krisian zehar hildako pertsonen familiartekoei eta adiskideei. Biktimen oroitzapenarekiko errespetu handi baten erakusgarri, dolu-xingola beltz bat jarriko dute beren establezimenduetako sarrerako ateetan.
Ministroen Kontseiluak onetsi zuen COVID-19 pandemiaren ondorioz hildakoen omenez dolu ofiziala deklaratzen duen errege-dekretua.
Dolu-aldia maiatzaren 27ko 00:00etatik ekainaren 6ko 00:00etara bitartean izango da, eta epe horretan, errege-dekretuak ezartzen duen bezala, banderek haga erdian jarrita egon beharko dute eraikin publiko guztien kanpoaldean.
Gainera, gaur, asteazkenarekin, goizeko 12etan minutu bateko isilunea egin da hildakoen oroitzapenetan. Isilunea orokorra izan da, herrialde osora zabaldua, eta Espainiako organo eta instituzio publiko eta pribatu guztiak egon dira deituak bat egitera, lurralde nazionalean bezala atzerrian ere, eta oso bereziki herritar guztiak, zeuden tokian zeudela, errespetu handiko ekintza moduan, hildakoen oroimenezko isiltasunezko minutu horretan herrialde osoan jarduera geldituz.