Udalak hainbat ekipamendu utziko dizkio Hezkuntza Sailari ikasturtea hasteko
2020·08·28
Lasarte-Oriako Udalak baietz erantzun dio atzo Hezkuntza Sailak EUDELen bidez Euskadiko udalei egindako eskaerari. Horretarako, Udal honek hainbat ekipamendu eskaini ditu:
- Oztarango ikastetxea (gaur egun jadanik Hezkuntza Sailari lagata dago eta erabat operatibo).
- Kaxkarroko ikastetxea (gaur egun jadanik Hezkuntza Sailari lagata dago eta erabat operatibo).
- Euskaltegi zaharra
- Kulturetxea
- Gaztelekua
Ikastetxeetako osasun-protokoloetan ezarritako baldintzak kontuan izanda, beharrezkoa da ikasle batzuk behin-behinean ikasgela gisa erabiltzeko prestatutako espazio berrietan birkokatzea, harik eta osasun-kondizioek normaltasunera itzultzea ahalbidetzen duten arte.
Gainera, beste ekipamendu batzuk ere eskaini dira kirol-jardueretarako edo jolaserako:
- Michelingo kirolgunea
- Loidibarrengo frontoia
- Oriako frontoia
- Michelingo frontoia
- Zabaletako frontoia
- Villa Mirentxuko trinketea
Lasarte-Oriako Udalak uste du oso garrantzitsua dela ikasturtea modu presentzialean eta ikasle guztientzako baldintza berdinetan hastea. Hezkuntza ongizatezko estatuaren oinarrizko zutabeetako bat da, herritarren aukera-berdintasuna bermatzeko giltzarria.
Pandemia hau nozitzen dugun bitartean, eta konponbide efikazik aurkitzen ez dutenbitartean, instituzio guztiok koordinatuta jardun behar dugu hain salbuespenezko egoera honi konponbidea emateko.