Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Aktualitatea
Atzealdea Udalak 40.000 euro eman ditu 15 enpresa berriak sortzeko
2022-01-11
Laguntzen helburua gure herriko hirugarren sektorea indartzea da, merkataritza, ostalaritza edo zerbitzu pertsonalekin lotutako enpresa txikiak sortzen lagunduz.
Enpresa onuradunak hurrengo hauek dira:
ADEPS Psicología y Salud |
2.760€ |
Pizzeria l’Vecchia |
2.400€ |
Frutería Marrubi Lasarte |
2.760€ |
Gym Saito-Olympo Fit |
2.760€ |
La Tahona (Zumaburu) |
2.760€ |
Taberna Txartel |
2.760€ |
My Phone |
1.800€ |
Alimentación Cadenas |
3.000€ |
Peluquería CocoLoco |
2.760€ |
Tortillas Mi País |
2.760€ |
Bar Alai Taberna |
2.160€ |
Seila Bote Tatto |
2.400€ |
Bar Serrano Edaritegia |
2.920€ |
Estética Splendor |
3.000€ |
Aralar Fisioterapia |
3.000€ |
Harategia Al-Fathek eta Lizardi Tintandegiak ez dute laguntzarik jaso eskatutako dokumentazioa ez betetzeagatik.
Eskatzaileen eta proiektuen tipologiari dagokionez, honako hauek nabarmendu behar dira:
- 15 proiektuetatik, 10 emakumeek bultzatu dituzte eta 5 gizonek. Hau da, % 67 emakumeak dira eta % 33 gizonak.
- Kokalekuari dagokionez, 11 (% 73) eragin komertzial handieneko eremutik kanpo daude, eta 4 (% 27) barruan.
- 55 urtetik gorako pertsona batek (% 7) abiarazi du proiektu bat, eta 5 (% 33) 30 urte edo gutxiagoko pertsonek.
- Emakume ekintzaileetako bat, gainera, iraupen luzeko langabea zen (ILL).
Laguntza eskatu ahal zuten, merkataritzako jarduera dutelarik, 2020ko azaroaren 1etik Lasarte-Orian merkataritzako, ostalaritzako edo zerbitzu pertsonalen prestazioko enpresa berri bat sortu duten pertsona fisiko nahiz juridikoek, betiere oinarrietan ezarritako baldintzak betetzen badituzte.