Udalak 13.698 euro inbertitu ditu zenbait kirol-instalaziotan hobekuntzak egiteko
2022·02·11
Oria auzoko frontoiaren ondoan dagoen kirol-pistan itxitura ateduna handitzearen helburua da pilotak esparrutik irten daitezen eragoztea, errepidera erraz erortzen baitziren eta horrek arriskua sortzen baitzuen. Kostua 2.300 €-koa izan da, eta adjudikazioa hartu duen enpresa Cierres Metálicos Sarelan izan da.
Uzturre plazako kirol-pistako itxitura ere handitu egin da, han ere pilotak esparrutik irteten baitziren eta parean dagoen etxabeko etxebizitzaraino iristen baitziren. Horrela, bizilagunen kexa bati erantzuten diogu. Kostua 4.900 €-koa izan da, eta adjudikazioa hartu duen enpresa Calderería y Soldaduras Soan izan da.
Azkenik, udalak trinketeko teilaturako panel berriak erosi ditu, azken ekaitzaren ondorioz hondatutakoen ordez jartzeko. Kostua 6.398 €-koa izan da, eta Construcciones Pagola enpresari erosi zaizkio.