Udala genero-indarkeriaren aurka kontzentratu da
2021·06·14
Gaur goizean bertan, EUDEL Euskadiko Udalen Elkarteak elkarretaratzeak deitu ditu udaletan, Anna eta Olivia neskatoei gertatutakoa kondenatzeko eta gaitzesteko.
Udalak deialdian parte hartu nahi izan du eta, horregatik, Udalbatzako kideek eta udaleko langileek elkarretaratzea egin dute gaur 13:00etan Okendo Plazan.
Zoritxarrez, Tenerifeko neskatoen gertaera lazgarria ez da izan izendatzaile bera duen bakarra azken orduetan: indarkeria matxista. Estepan, Sevillan, Rocioren tragedia ezagutu dugu, 17 urte; eta egun batzuk lehenago, duela hilabete inguru, bost emakume erail zituzten, horietako bat haurdun, eta ume bat ere bai.
EUDEL gogorarazten du heriotzek emakumeenganako indarkeriaren arazoaren alderdi bat baino ez dutela erakusten, izan ere, egoera hori emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunean sortzen da.
Emakumeenganako indarkeria (bikarioa, psikologikoa, ekonomikoa, fisikoa, sexuala) emakumeen duintasunaren eta segurtasun fisiko nahiz moralaren aurkako eraso larria da, eta, ondorioz, giza eskubideen urraketa larri eta onartezina.COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.