Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Udala eta Ttakunen arteko 2021-22 ikasturterako lankidetza-hitzarmena sinatuta

Ikasturteroko egitasmoak jasotzen dira hitzarmenean eta aurreko urteetako helburu eta konpromisoei eutsi zaie. Hitzarmenean jasotzen diren zazpi programak gauzatzeko Udalak emango dion diru-laguntza, 180.686 € izango da.

2021·07·16

Udalaren izenean, Agustín Valdivia alkateak eta Euskarako Batzordeko lehendakaria den Jon Antxordokik urte zail hauetan Ttakun Kultur Elkartearekin Udalak duen hitzarmenari eutsi izana azpimarratu zuten. Hitzarmenean jasotzen diren zazpi programak gauzatzeko Udalak emango dion diru-laguntza, 180.686,08 € izango da, iazko berbera.

Diru-kopuru horren truke, Ttakun Kultur Elkarteak herritar askoren hizkuntza-ohiturak astintzen dituen programa handiak burutuko ditu. Hedabideen alorrean Txintxarri paperezkoa eta digitala, aisialdiaren alorrean Gazte-kluba eta Amaraun kluba haur eta gaztetxoentzat, eta Kuadrillategi programa 12 eta 18 urte bitarteko gazteentzat. Helduen euskalduntzearen harira, Solaskide programarekinin eta Gurasolandia eta Gurasolagun programekin jarraituko du, eta Kulturgintza euskararen eskutik programaren barruan Euskal Jaia, udaberriko bertso-saioa eta beste hainbat ikastaro antolatuko ditu, eta, azkenik, 2022 urtera atzeratutako Euskararen 10. Maratoiaren hirugarren Euskaraldiko prestaketa-lanak ere bertan daude bilduta.

Diru-kopuruaz gain, ordea, hitzarmenaren filosofiak adierazten duena azpimarratu zuen Jon Antxordoki Euskara Batzordeko lehendakariak, izan ere, Udalak eta Ttakun Kultur Elkarteak elkarrekin landu dituzte Lasarte-Oria euskalduntzen jarraitzeko lan-lerro nagusiak eta programa zehatzak. Ez da soilik programa batzuk egiteagatik diru-laguntza emate soil bat. Filosofia horrekin ari dira elkarlanean herriko euskalgintzako erakunde guztiak eta urrats honek berretsi besterik ez dute egiten harreman-modu hori.

Ttakun Kultur Elkartearen izenean, elkarteko lehendakaria den Mari Karmen Ormazabal Ansak sinatu du hitzarmena. Ormazabal andreak adierazi du Udalaren eta Ttakun kultur elkartearen arteko hitzarmena eredugarria dela, bai kopuruarengatik, baina baita ere bi erakundeen artean herrian egiten ari den lanarengatik ere. Eredugarria hizkuntza gutxiagotu bat berreskuratzeko lankidetza publiko-soziala ezinbestekoa delako eta eredugarria baita ere beste herri askoren erreferentzia garelako, esan du Ormazabalek.

Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.