Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Aktualitatea
Atzealdea Udal kiroldegiko 2026ko abonamenduen kudeaketa
2026-01-19

Lasarte-Oriako Udaleko Kirol Sailak aurtengo ekitaldiko abonuen kudeaketaren hasieraren berri eman du.
2026rako abonu eta alten tramitazioa
Lasarte-Oriako Udalak jakinarazi du Udal Kiroldegiko 2026ko abonamenduen ordainketa, udal igerilekuko konponketa lanak amaitu eta zerbitzua normaltasunez berrirekitzen denean egingo dela. Ordainketa helbideratuta duten abonatuen kasuan, alta automatikoa izango da eta ez da kudeaketa gehigarririk egin beharko.
Aldiz, ordainketa helbideratuta ez dutenek modu proaktiboan eskatu beharko dute alta, dagokion epea ireki ondoren ordainketa egin ahal izateko. Hauek dira horretarako prestatu diren bideak:
- Aurrez aurre: Maialen Chorraut kiroldegian.
- Posta elektronikoz.
- Telefonoz.
Abonatutako pertsona guztiek SMS edo email bidezko abisua jasoko dute ordaintzeko epea irekitzen denean. Era berean, gogorarazi nahi dizuegu MUGIMENT TXARTELAREN bajan dauden erabiltzaileek aplikazioaren bidez berritu behar dutela, derrigorrez, alta. Edozein arazo izanez gero, Maialen Chorraut kiroldegiko harrerara joan daitezke.
Udal kiroldegiko igerilekuko lanak: berrirekiera eta konpentsazioak
Igerilekuaren teilatupea konpontzeko lanak aurrera doaz aurreikusitako plangintzaren arabera. Lanak urtarrilaren amaieran amaituko direla kalkulatzen da, eta orduan hasiko dira betetzen eta ohiko jarduera berreskuratzeko protokolo fitosanitarioa egiten.
Itxieraren konpentsazioei dagokienez, Udalak honako neurri hauek berretsi ditu:
- 2025ean itxita egoteagatik itzultzea: Igerilekuaren zati proportzionala itzultzen ari dira, iaz itxita egon zen 41 egunengatik.
- Eragindako ikastaroak: 2025eko eta 2026ko lehen hiruhilekoetan gozatu ez diren egunen zenbatekoa itzultzen da, baita urteko ikastaroetan egin beharreko doikuntzak ere.
- 2026ko abonuak: aurtengo abonuaren behin betiko zenbatekoa doitu da, igerilekua zerbitzuz kanpo egongo den egunei dagokien zati proportzionala kenduta.

