Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Menu prensa

Aplikazio habiaratuak

Aktualitatea

Atzealdea Udal Eskola Kontseilua otsailaren 26an bilduko da

2020·02·19

Udal Eskola Kontseilua beste gai batzuen artean matrikulazio-datuak edo ikastetxeetako jarduerak aztertzeko bilduko da.

Lasarte-Oriako Udal Eskola Kontseilua da, udal-esparruan, unibertsitatez kanpoko irakaskuntzaren programazioaz, jarraipenaz eta kontrolaz arduratzen diren gizarte-sektoreen partaidetzarako, kontsultarako eta aholkularitzarako organoa.

Organo horren hurrengo bileran gai hauek jorratuko dira:

  1. 2019/20 ikasturteko Lasarte-Oriako matrikula datuak
  2. Material eskolarra erosteko diru-laguntzen lerroa.
  3. Ikastetxeetan jarduketak
  4. Aurrekontu parte-hartzaileak
  5. Galdera eta erreguak.
Udalerriko Eskola-Kontseiluaren Osoko batzarra osatuko duten kideak honako hauek dira: alkatea, Hezkuntzako zinegotzia, Udalean ordezkaritza duten alderdi politiko bakoitzeko zinegotzi bat, udalerrian irakaskuntza ez unibertsitarioa ematen duen ikastetxe bakoitzeko zuzendaria edo zeinengan delegatzen duen irakaslea, udalerrian irakaskuntza ez unibertsitarioa ematen duen ikastetxe bakoitzeko Ikasleen Gurasoen Elkarteko kide ordezkaria eta idazkaria, mintzatzeko eskubidearekin baina bozkatzeko eskubiderik gabe.