Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Udako Txokoek bi txanda izango dituzte, bata uztailean eta bestea abuztuan

Bi modalitate eskainiko dira, 3 ordukoa eta 4 ordukoa. Matrikulazioa, apirilaren 27an hasi eta maiatzaren 1ean amaituko da on-line bidez (lehentasuna emango zaio honi coronavirusa dela eta) eta presentzialki (apirilaren 27tik 29era Mercero Gunean) egin ahal izango dute matrikula.

2022·04·07

Udaleko Euskara Batzordeko lehendakaria den Jon Antxordokik jakitera eman duenez, aurten ere Udako Txokoek bi txanda izango dituzte, bata uztailean eta bestea abuztuan eta txanda bakoitzean bi modalitate eskainiko dira, 3 ordukoa (10:00etatik 13:00etara) eta 4 ordukoa (9:00etatik 13:00etara). Aurten, segurtasun neurri bereziak hartuko dira koronabirusaren ondorioz (higienea, kontaktua). Neurri horiek jarraibide batzuen bidez jasoko dituzte haurren guraso guztiek, horren berri izan dezaten.

Haur Hezkuntzako (guztiak) eta Lehen Hezkuntzako (Kiroldegira abonatuak) haurren matrikulazioaren prezioa, 3 ordukoarena 105,30 €-koa izango da eta 4 ordukoarena, berriz, 141,40 €-koa.

Lehen Hezkuntzako (Kiroldegira EZ abonatuak) haurren matrikulazioaren prezioa, 3 ordukoarena 121,40 €-koa izango da eta 4 ordukoarena, berriz, 157,55 €-koa.

Zuzenean edo on-line

Apirilaren 27an hasi eta maiatzaren 1an amaituko da eta matrikula-orria on-line (ahal dutenei bide honetatik egitea gomendatzen zaie) edo zuzenean egin ahal izango da (apirilaren 27tik 29ra Mercero Gunean). Matrikula zuzenean egiteko, Mercero guneko beheko solairuan kokatuko den bulegoan egin ahal izango da, aipatutako egunetan (apirilaren 27 eta 28, 11:00etatik 13:00etara edo 16:30 etatik 18:00etara eta apirilaren 29an 11:00etatik 13:00etara).

450 plaza eskainiko dira printzipioz eta izena emandako hurrenkera izango da plazak esleitzeko irizpidea. Lasarte-Orian erroldatuak dauden haurrek izango dute lehentasuna. Lasarte-Orian erroldatuta egon gabe, baina Lasarte-Oriako ikastetxeren batean uda aurreko ikasturte hori egin duten haurrak ere matrikulatu ahal izango dira. Plaza guztiak beteko ez balira, Lasarte-Orian erroldatuta ez dauden eta herriko ikastetxeren batean matrikulatuta egon ez diren haurrak ere matrikulatu ahal izango dira.

Hobariak

Gizarte Larrialditako Laguntzak jasotzen dituzten herritarrek, gainerako udal zerbitzuetan dituzten hobari berak izango dituzte (%25 eta %100 artekoak). Bestalde, Udako Txokoetan seme-alaba bat baino gehiago matrikulatzen den kasuan ere, hobariak izango dira (%10, 2 kide direnean; %30, 3 direnean, eta, %50, 4 kide edo gehiago direnean), baldin eta unitate familiarraren PFEZren deklarazioari dagozkionetarako, zerga oinarriak ez gainditzea Efektu Multipleko Errentaren Indikadore Publikoaren (EMEIP) urteko zenbatekoa lau halakoan (< 32.425,12 €).

Udako Txokoak Garaikoetxea eta Sasoeta eraikinetan gauzatuko dira. Informazio gehiago nahi izanez gero, Mercero Guneko bulegora zuzendu ahal izango da edo Udaleko euskara-zerbitzura (943376184) edo 644 533 270 telefono zenbakira deitu daiteke

Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.