Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea
Udako Txokoak ez antolatzea erabaki du Udalak
Azken hilabeteetan Udako Txokoak antolatzeko prestaketa lanak egiten aritu bada ere, Udalak erabaki du ezin dituela ongi bermatu COVID19ak sortutako egoerari aurre egiteko ezarri diren babes neurriak
2020·06·05
Udalak prest ditu bai haurrak matrikulatzeko baliabideak, bai Udako Txokoak gauzatzeko giza baliabideak eta egitarau egokituak ere, baina baloratu du adin-tarte horretako haurrekin ezin direla ziurtatu birusaz kutsatzea ekiditeko ezarritako baldintzak. Ondorioz, Udalak erabaki du hobea dela jarduera bertan behera uztea.
Haurren inguruan lehenesten duguna osasuna eta segurtasuna denez, gizarte erantzukizunaren hausnarketa sakon baten ondorioz, erabaki honekin Udalak haur horien zein gainerako parte-hartzaile, antolatzaile eta inguruko edozein familiar edo lagunen ongizatea eta osasuna bermatu nahi izan du eta aldi berean koronabirusaren hedapena saihestu. Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu