Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Udako Txokoak 2021 martxan

Udako Txokoek bi txanda izango dituzte, bata uztailean eta bestea abuztuan eta txanda bakoitzean bi modalitate eskainiko dira, 3 ordukoa eta 4 ordukoa. Matrikulazioa, apirilaren 26an hasi eta maiatzaren 2an amaituko da on-line bidez eta presentzialki (apirilaren 26tik 30era Mercero Gunean) egin ahal izango da matrikula.

2021·04·21

Udaleko Euskara Batzordeko lehendakaria den Jon Antxordokik jakitera eman duenez, aurten ere Udako Txokoek bi txanda izango dituzte, bata uztailean eta bestea abuztuan eta txanda bakoitzean bi modalitate eskainiko dira, 3 ordukoa (10:00etatik 13:00etara) eta 4 ordukoa (9:00etatik 13:00etara). Aurten, koronabirusaren egoera ikusita, garbitasun eta kontakturako segurtasun neurri bereziak hartuko dira. Guraso eta haurrek neurri hauen berri izango dute eta begiraleek, momentuan indarrean egongo den segurtasun protokoloaren arloan formakuntza jasoko dute.

Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako haurren matrikulazioaren prezioa, 3 ordukoarena 103,02 €-koa izango da eta 4 ordukoarena, berriz, 138,37 €-koa.

Zuzenean edo on-line

Apirilaren 26an hasi eta maiatzaren 2an amaituko da eta matrikula-orria on-line (ahal dutenei bide honetatik egitea gomendatzen zaie) edo zuzenean egin ahal izango da (apirilaren 26tik 30era Mercero Gunean). Matrikula zuzenean egiteko, Mercero guneko beheko solairuan kokatuko den bulegoan egin ahal izango da, aipatutako egunetan, 11:00etatik 13:00etara edo 16:30 etatik 18:30etara.

450 plaza eskainiko dira printzipioz eta izena emandako hurrenkera izango da plazak esleitzeko irizpidea. Lasarte-Orian erroldatuak dauden haurrek izango dute lehentasuna. Lasarte-Orian erroldatuta egon gabe, baina Lasarte-Oriako ikastetxeren batean uda aurreko ikasturte hori egin duten haurrak ere matrikulatu ahal izango dira. Plaza guztiak beteko ez balira, Lasarte-Orian erroldatuta ez dauden eta herriko ikastetxeren batean matrikulatuta egon ez diren haurrak ere matrikulatu ahal izango dira.

Hobariak

Gizarte Larrialditako Laguntzak jasotzen dituzten herritarrek, gainerako udal zerbitzuetan dituzten hobari berak izango dituzte (%25 eta %100 artekoak). Bestalde, Udako Txokoetan seme-alaba bat baino gehiago matrikulatzen den kasuan ere, hobariak izango dira (%10, 2 kide direnean; %30, 3 direnean, eta, %50, 4 kide edo gehiago direnean), baldin eta unitate familiarraren PFEZren deklarazioari dagozkionetarako, zerga oinarriak ez gainditzea Efektu Multipleko Errentaren Indikadore Publikoaren (EMEIP) urteko zenbatekoa lau halakoan (< 31.627,2€).

Udako Txokoak Garaikoetxea eta Sasoeta eraikinetan gauzatuko dira. Informazio gehiago nahi izanez gero, Mercero Guneko bulegora zuzendu ahal izango da edo Udaleko Euskara-Zerbitzura (943376184) edo 644 533 270 telefono zenbakira deitu daiteke.
 

Deskargatu diptikoa

Udako Txokoen liburuxka [pdf]