Ttakun Kultur Elkartea urteko hitzarmena sinatu du Udalarekin
2020·12·09
Hitzarmena Agustín Valdivia Calvo alkateak eta Mª Carmen Ormazabal Ansa Ttakuneko lehendakariak sinatu dute. Hitzarmen horretan, bi alderdien betebeharrak eta dirulaguntzaren xedea ezartzen dira.
Ttakun Kultur Elkarteak Lasarte-Oriako udalerrian hainbat eginkizun eta jarduera egiten ditu, oro har herritar guztiei onura dakarkietenak, baita jarduera-programa bereziak ere.
Elkarte honek egiten duen lana interes publikokoa da, eta Udal honek Lasarte-Oriako tradizio folklorikoak eta festak sustatzeko eta ezagutzera emateko xedez burutzen dituen jardueren bultzada eta osagarri da. Eta horrez gain, Departamentuak antolatzen dituen jardueren eremuan irabazi asmorik ez duten ekimen sozialek parte har dezatela sustatzen du. Euskararen erabilpena eragingo duen dinamika sozial berria sortzea, Euskal kultura indartzea eta kultura arloko era guztietako ekimenak garatzea.
Hitzarmen honen helburua udalerriko bizilagun-komunitateak dituen premiak edo interesak asetzen lagunduko duten interes publikoko jarduerak sustatzea eta babestea da, eta bereziki, bere bazkideek egiten dituzten jai-zereginen difusioa sustatzea.
Azken batean, izaera ekonomikoa duen neurri bat da, eta horren helburua, hain zuzen ere, dagokion jarduera burutzeko nahikoa baliabide ez duten herritarrek berek norbanako gisa nahiz elkarte bateko kide gisa, libreki, helburu kolektibo komenigarri eta desiragarri batzuk betetzen laguntzea da.