Trukelandia
2021·03·12
(Txintxarrik utzitako argazkia)
Gurasolandia 0 eta 5 urte bitarteko haurra duten gurasoei eskaintzen zaie eta guraso eta haurren arteko euskarazko hizkuntza-ohiturak sustatzea du helburu, horretarako aisiako eskaintza erakargarria eskainiz.
Egitasmoa herriko bi ikastetxeen, guraso-elkarteen, haurreskolaren, Muntteri-AEK euskaltegiaren, Ttakun Kultur Elkartearen eta Lasarte-Oriako Udalaren elkarlanean oinarritzen da.
Igandeko saioan Porrotx pailazoa eta Maitane Rebe hezitzailea izan ziren saioaren gidariak, Josu Txapartegi “Txapas” oholtzan lagun zutela. Bertaratutakoei Gurasolandia zer den gogorarazi zieten, urtean zehar egindako argazkiak proiektatuz, eta beste egitasmo baten berri eman zitzaien, Trukelandiaren berri, hain zuzen.
Trukelandia egitasmoaren bidez, GurasoLandian dabiltzan gurasoei elkarrekin biltzeko beste aukera bat eskaini nahi izan zaie. Familiak hiru-lau familiko talde txikitan bilduko dira eta era askotako ezagutzak elkartrukatuko dituzte: abestiak, errezetak, jokoak… bakoitzak nahi duena. Taldeak hilean behin elkartuko dira modu autonomoan, Gurasolandiako hitzordua baino bi aste geroago.
Helburua da gurasoek eta haurrek beren aisialdian euskaraz aritzeko beste eremu batzuk sortzea, eta bide batez, familien arteko harremanetan euskara harreman-hizkuntza izatea gero eta gehiago.
Trukelandian parte hartzeko, ezinbestekoa da Gurasolandian izena emanda egotea eta euskaraz ulertzea. Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi ttakun@ttakun.eus helbidera edo deitu 943 366 858 telefonora.
COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.