Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Trafikoaren etenaldiak abenduaren 31n, San Silvestre lasterketa dela eta

Abenduaren 31n, 12:00etatik 14:00etara bitartean, Lasarte-Oriako trafikoari eragingo dio San Silvestre lasterketak.

2022·12·28

Abenduaren 31n, 12:00etatik 14:00etara bitartean gutxi gorabehera (lasterketa igarotzen den auzoaren arabera), San Silvestre lasterketak eragina izango du zenbait eremutako zirkulazioan. Antolakuntzakoek eta logistikakoek ahaleginak egingo dituzte ahalik eta eragozpen gutxien eragin ditzan, eta, beraz, herritarren laguntza eta ulermena eskatu dute.