Aplikazio habiaratuak
Eduki publikatzailea
Atzealdea Thierry Biscary
"Muda"
Muda: azalberritze, ileberritze, bozaberritze Thierry Biscary (1976, Anhauze, Behe Nafarroa) abeslariak bere bigarren diska aurkezten du, aldi honetan bere izenean.
Muda zentzu zabalean aipatzen du: bilakaerak eta iraultzak, bakoitzak pairatzen edo hautatzen dituen aldaketak. Manez eta Kobreak bere lehen diskoan, bere sustraiak omentzen zituen, bere aitatxiren izengoitia hartuz izen artistiko bezala. Lan horrek bere bizitzaren parte baten orrialdea pasatzerat lagundu zion, bere gurasoen baserriko premu kargua zurituz. MUDA lanarekin, Manezen ordez Thierry Biscary dator. Kantari baxe nafartarrak bere barneko garapen pertsonala eta nortasun eraikitzea aipatzen dizkigu. Bere azal-mamiak urtez urte kendu ditu, suge batek egin lezakeen bezala, eta prozesu hori alegiazko zein egiazko ixtorio batzueri esker ontatzen digu. Abestien letrak osatzeko, berak batzuk idazteaz gain, Uxue Alberdi, Jon Benito, Leire Bilbao, Itxaro Borda, Xabier Euzkitze, Jon Maia olerkari eta bertsolarien laguntza jaso du.