Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Terrazen ordenantzari alegazioak aurkezteko epea zabalik maiatzaren 16ra arte

Jadanik argitaratu da ostalaritzako jardueren osagarri diren terrazak eta mahaitxoak jartzeko jabari eta erabilera publikoko lurzorua okupatzea arautzen duen ordenantzaren hasierako onespena. Horrekin, dokumentuari alegazioak aurkezteko epea ireki da, maiatzaren 16an amaituko dena.

2022·03·30

Lasarte-Oriako udalbatzarrak, 2022ko martxoaren bederatzian egindako ohiko bilkuran, hasierako izaeraz onetsi du ostalaritzako jardueren osagarri diren terrazak eta mahaitxoak jartzeko jabari eta erabilera publikoko lurzorua okupatzea arautzen duen ordenantza.

Horren bidez, espedientea jendaurrean jartzen da 30 egun balioduneko epean, interesatuek espedientea azter dezaten eta egoki iritzitako erreklamazioak eta iradokizunak aurkez ditzaten.

Ordenantzaren testua Udaleko Hirigintza departamentuan eta udalaren webgunean dago eskuragarri (Herritarren Partaidetza atalean).

Adierazitako informazio-epea igaro eta erreklamaziorik edo iradokizunik aurkeztu ez bada, ordura arte behin-behineko erabakia behin betiko hartu dela ulertuko da, beste erabakirik hartu beharrik gabe.

Lasarte-Oriako udalerrian, gero eta lurzoru publiko gehiago erabiltzen da ostalaritzako jardueraren osagarri diren terrazak jartzeko, eta nahasmen handia dago instalazio horien inguruan, berariazko araudirik ezagatik. Hala, gaur egun, udal-lizentzian baldintzak jarriz osatzen da gabezia hori. Hori horrela izanik, udalak uste du beharrezkoa dela lurzoru publikoaren okupazio horiek gehiago eta zehatzago arautzea, ordenantza baten bitartez.

Bide publikoan terrazak jartzeko eskaerak herritarren ohitura-aldaketekin batera etorri dira. Besteak beste, 42/2010 Legeak tabakoaren kontsumoari buruz ostalaritzaren arloan ezartzen dituen neurriek eragin dituzte aldaketa horiek. Lehen, lokalen barruan eremu iraunkor eta itxiak instalatzeko eskaerak egiten zituzten; orain, berriz, mahai eta aulkidun terraza irekiak edo egitura itxiak dituzten terraza babestuagoak jartzeko baimenak eskatzen dituzte gehienbat.

Araudi honen bitartez, batetik, ostalaritzak espazio publikoaz egiten duen erabilera arautu nahi da, jarduera horrek modu berezian aprobetxatzen baitu espazio hori, eta, hala, espazio publikoen erabilera komuna babestu nahi da, pertsona guztiek baitute eskubide hori, neurri berean. Eta, bestetik, bizilagunek atsedenerako duten eskubidea babestu nahi da, herritarrengan oso sustraitua dagoen eta udalerriko ekonomian eragin handia duen ostalaritzako jarduera aurrera eramateko eskubidearekin batera.

Zerbitzu-jardueren sarbide librerako 17/2009 Legea eta merkataritza eta zerbitzu jakin batzuk liberalizatzeko premiazko neurriei buruzko 2012ko abenduaren 26ko 12/2012 Legea kontuan izanik, ordenantza honen bitartez, espazio publiko horien erabilera eta aprobetxamendu berezi horiek arautzen dira. Horretarako, baimen administratiboak emango dira, udal-lizentzia bitartez, jabari eta erabilera publikoko ondasunak erabiltzen direlako, betiere kontuan izanik lurzoru publikoaren erabilera desberdinak, horien intentsitatea, mugak eta, oro har, herritarren eta, partikularki, jarduera horien bezeroen interesak.

Halaber, terrazak zer garaitan instala daitezkeen arautzen da, Lasarte-Oriako Udaleko ordenantza fiskalarekin bat. Hala, ostalaritzako jarduera aurrera eramateko udalerrian egokienak izan daitezkeen garaiak zehazten dira.

Ordenantza hau honako balio hauetan oinarritzen da:

  • Erabilera komun orokorrak eta, bereziki, oinezkoen igarobideek duten lehentasuna. Alegia, jarduerak ez du eragotzi behar herritarrek erabilera publikoko espazioetara joateko duten eskubidea, eta, beraz, joan-etorri horiek erosotasunez eta segurtasunez egiteko kondizioak bermatu behar dira.
  • Hiri-paisaiako zuhaitzak, parterreak eta landareak eta beste hiri-altzari batzuk babestu behar dira.
  • Zerbitzu publikoen funtzionamendua bermatu behar da; bereziki, larrialdi-zerbitzuak eta lurpeko azpiegiturak.
  • Pertsonek ingurune osasuntsu bat izateko duten eskubidea babestu behar da.

Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.