Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Prozesu partehartzaileak

Terrazei buruzko ordenantza aldatzeko aurretiazko kontsulta

Lasarte-Oriako Udalak terrazetako ordenantza aldatzeko prozesuari hasiera eman dio herritarrei aldez aurretik kontsulta eginda. Kontsulta publiko hori apirilaren 6ra arte egongo da zabalik.

06·03·2025


Ekimenaren prozesua

HERRITARREN PARTEHARTZEA

2025/03/06

Gaur egungo fasea

PROPOSAMENEN ANALISIA

2025/04/07

Gaur egungo fasea

ONDORIOAK ETA EMAITZAK

Gaur egungo fasea

Dokumentu erlazionatuak

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeak 133. artikuluan ("Herritarrek lege-mailako arauak eta erregelamenduak egiteko prozeduran parte hartzea") ezartzen duenez, lege- edo erregelamendu-proiektua edo -aurreproiektua egin aurretik, kontsulta publiko bat bidera

Kontsulta hori ez dago araututa; izan ere, Konstituzio Auzitegiak eskumenen ordenaren kontrakotzat jo du artikulu horren gainerakoa, 4. apartatuaren lehen lerrokada izan ezik, maiatzaren 24ko 55/2018 Epaiaren bidez.

Edonola ere, ordenantza proiektua egin aurretik kontsulta publikoa egin behar da.

Lasarte-Oriako Udalak ostalaritza-establezimenduetako terrazei buruzko ordenantza bi zentzutan aldatzea aurreikusten du:

  • Alde batetik, establezimendua itxi ondoren, establezimendu barruan biltegiratu ezin diren terrazetako altzariak lurzoru publikoan utzi ahal izateko.
  • Bestalde, terrazaren eta eraikinaren beheko solairuetan dauden etxebizitzen arteko distantzia aldatu nahi da

Gainera, kontsulta publiko hau aprobetxatzen da herritarrek terrazei buruzko ordenantzan egin daitezkeen aldaketei buruz egokitzat jotzen duten beste edozein kontsiderazio egin ahal izateko.

Kontsulta publikoa hilabeteko epean egingo da, eta proposamena ostalaritza-elkarteari bidaliko zaio.

Apirilaren 6ra arte Udalaren aurrean beren proposamenak aurkezteko gonbita egiten zaie hala uste dutenei. Udalaren Erregistro Orokorraren bidez egin ahal izango dira, aurrez aurre (Okendo plaza 1) 9:00etatik 14:00etara, edo online, www.lasarte-oria.eus helbidean.