Askotariko tailerrak maiatzaren 20ko larunbat honetarako
2023·05·19
AUZOETAKO TAILERRAK
Maiatzeko larunbatetan eta ekaineko lehenengoan tailer batzuk egingo dira udalerriko hainbat auzotan.
Ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea, ez eta inolako materialik eramatea ere.
Larunbat honetan, Oriaren txanda izango da.
Oria: kioskoan, 12:00etatik 13:00etara
Ipuin-kontaria: fantasiazko istorio dibertigarriak kontatuko dira, 3-4 urteko haurrei zuzenduak.
Oria: kioskoan, 11:00etatik 13:30era.
Hennaren sormen-tailerra: hennazko tatuaje tipikoak, oso irudi adierazgarriekin.
DANTZA ORGANIKOA
Kulturetxean, 10:00etatik 12:00etara
Irakaslea: Maider Oiartzabal Ziganda
Gorputz-kontzientziatik mugimendu librera.
Tailer honetan, gorputzen zehar bidaiatuz, hura entzuten ikasiko dugu, mugimendu libre eta organikoaren bidez gorputzaren kontzientzia gozatzeko eta bizitzeko aukera izango dugu. Dantza askeago eta espresio organikoago baterako pausoa emango dugu, inprobisazioan oinarritutako lengoaia esperimentatuz. Mugimendu-kontzientzia esperimentatu, gozatu eta sakondu nahi dutenei zuzendua.
AUZOAK | EGUNA | ORDUTEGIA | DATA | AUZOA |
Ipuin kontalaria | larunbata | 12:00-13:00 | 05/20 | Oria |
Hennaren sormen tailerra | larunbata | 11:00-13:30 | 05/20 | Oria |
Ipuin kontalaria | larunbata | 12:00-13:00 | 05/27 | Zumaburu |
Mandala tailerra | larunbata | 11:00-13:30 | 05/27 | Atsobakar |
Ipuin kontalaria | larunbata | 12:00-13:00 | 06/03 | Atsobakar |
Baratza tailerra | larunbata | 11:00-13:30 | 06/03 | Zumaburu |