Tabakoaren kontsumoa espazio irekietan eta COVID19
2020·07·27
Esandako legea, oro har, aire zabaleko espazioetan erretzea ahalbidetzen du. Baina gaur egun bizi dugun egoera dela esta, tabakoaren kontsumoa arrisku-faktore erantsia da.
OMEK ohartarazi du erratzaileek arrisku handiagoa dutela síntoma larriak garatzeko eta COVID-19 birusak jota hiltzeko, batez ere birikei eragiten dien gaixotasun infekziosoa delako.
Bestalde, orain arte eskuragarri dagoen ebidentzia zientifikoak erakutsi digu erretzaileek ez-erretzaileek baino arrisku handiagoa dutela COVID-19aren síntoma larriak garatzeko eta arrazoi horrengatik hiltzeko.
Erretzea, gainera, virusa transmititzeko arrisku gehigarria da, bai erretzaileentzat, bai inguruan daudenentzat. Horregatik, Espainiako Neumologia eta Toraxeko Kirurgia Elkarteak (SEPAR) gomendatzen du terrazetan eta espacio publikoetan ez erretzea, eta honako arrazoi hauek zehazten ditu:
- Zigarroak, lurrungailuak edo beste gailu batzuk erabiliz erretzean, keak arnas tantatxo txikiak ditu, virus karga izan dezaketenak eta oso kutsakorrak direnak.
- Erretzen denean, ezinbestekoa da eskua ahora, sudurrera edo aurpegira eramatea, eta horrek erraztu egiten du virusa arnas aparatuan sartzea.
- Maskarak ematen duen babesa murriztu egiten da gehiegizko manipulazioagatik, erretzaileak kendu eta jantzi egin behar baitu erre ahal izateko.