Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Aktualitatea
Atzealdea Sormena XXXVII. Haur eta Gazteen Literatur Lehiaketan eta XXXVIII. Literatura Lehiaketan Lasarte-Orian
2024·11·27
Argazkia: TXINTXARRI.EUS
Azaroaren 23an, larunbatean, Lasarte-Oriako Udalak antolatutako literatur lehiaketen diplomak banatzeko ekitaldia ospatu zen Manuel Lekuona Kultur Etxean. Ekitaldia 12:00etan hasi zen, eta bertan hainbat kategoriatan eta adin-tartetan idazle lokalek egindako lana aitortu zen.
XXXVII. Haur eta Gazteen Literatur Lehiaketa
XXXVII. Haur eta Gazteen Literatur Lehiaketan irabazle hauek izan ziren:
A kategoria (2015ean edo ondoren jaiotakoak):
- 1. saria: Eñaut Suberbiola Rodríguez, “BASOAN GALDUTA” idazlanarekin
- 2. saria: Ane Orroña Lázaro, “MARIREN KOBAZULOAN” idazlanarekin
- 3. saria: Intza Azkarate Igoa, “AIORA ETA INTZA ZAPATA” idazlanarekin.
B kategoria (2012, 2013 eta 2014an jaiotakoak):
- 1. saria: Gillen Iraola Hernández, “SOFIAREN LIBURUXKA” idazlanarekin.
- 2. saria: June Apeztegia Azpiazu, “PLANETA BERRI BATEN BILA” idazlanarekin.
- 3. saria: Aizpea Barcina Etxebeste, “TXAKURKUMEEN ERRESKATEA” idazlanarekin.
C kategoria (2009, 2010 eta 2011n jaiotakoak):
Kategoria honetan ez zen lanik aurkeztu.
XXXVIII. Helduen Literatura Lehiaketa
XXXVIII. Helduen Literatura Lehiaketan irabazle hauek izan ziren:
- Euskarazko poesia: Maite López de las Heras, “ARGOSEN BEGIAK” idazlanarekin.
- Euskarazko mikroipuinak: Maite Arizti Ugarteburu, “PIZTIAK” idazlanarekin.
- Gaztelaniazko poesia: José Luis Gotor Trillo, “BANCARROTA EN LA INDUSTRIA DEL SUEÑO” poesiarekin.
- Gaztelaniazko mikroipuinak: Miguel José Fernández Hernández, “DECLARACION” mikroipuniarekin.
Lasarte-Oriako Udalak parte-hartzaile guztiak zoriondu nahi ditu, eta eskerrak eman nahi dizkie herriko kultura eta literatura sustatzen egindako ekarpenagatik. Sari banaketa programazio kulturalaren barruan kokatzen da, eta bertako sormena eta talentu literarioa sustatzeko jarduera ugari hartzen ditu barne.