Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Aktualitatea
Atzealdea Sinatu da Lasarte-Oria Aldizkariaren eta Udalaren arteko hitzarmena
2020·10·02
Agustín Valdiviak, Udalaren izenean, eta Jesús Marcos Oyalak, erakundearenean, aurtengo sinatu dute hitzarmena, zeinen bidez Udalak konpromisoa hartzen baitu Lasarte-Oria aldizkaria editatzeko. 4.080 euroko aurrekontua aurreikusten du hitzarmenak eta Udalak 2.448 euro jarriko ditu.
Valdiviak azpimarratu egin du Udalak aldizkari honekin duen konpromisoa.
ASOCIACIÓN CULTURAL LAO REVISTA LASARTEORIAk hainbat eginkizun eta jarduera egiten ditu, oro har herritar guztiei onura dakarkietenak, baita jarduera-programa bereziak ere.
Aipatutako programa horien bidez Lasarte-Oriako udalerriaren alde eta mesedetan nahikoa lan-esperientzia egin duela frogatu du, baita koordinazio on bat eta seriotasuna ere Kultura Departamentuari laguntzeko jarduerak egiteko orduan, eta besteak beste:
- Urtero bi aldizkari argitaratzea, 24 orrialdekoak eta 1.450 ale bakoitzeko
- Udalerriko elkarteen zerbitzura formatu digital bat konfiguratzea eta mantentzea, informazio-plataforma gisa, eta urteko jardueren promoziorako.
- Urtero Lasarte-Oriako herriari irekitako literatur lehiaketa bat sustatzea, Lasarte-Oriako historia oro har zabaltzeko asmoz.