Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Sexuen elkarbizitzarako emakumearen zentroaren ikastaroetan izena ematea

Otsailak 1 irekiko da Emakumeen Zentroak antolatzen dituen ikastaroetan izena emateko epea. Izena emateko epea otsailaren 1etik 3ra da, zentroan bertan

2021·01·25

Agustín Valdivia alkateak, Lourdes Acevedo zerbitzu sozialetako zinegotziarekin eta Maite Iglesias emakume-zentroko teknikariarekin batera, hastera doan ikasturte berria aurkeztu du. Ikasturtea, ordea, COVID-19aren pandemiak markatuta dago, eta, ondorioz, mugatu egin da jarduera bakoitzerako aforoa, eta protokolo batzuk jarraitu beharko dira.

Iglesiasek azpimarratu nahi izan du aurreko lauhilekoko ikastaroei eutsi zaiela, oso harrera ona izan dutelako. Prezioek ere berdin jarraitzen dute, tasak izoztu direlako.

Sexuen elkarbizitzarako emakumearen zentroak otsailean irekiko du hilaren 15ean hasi eta ekainaren 25era arte iraungo duten ikastaro askotarikoetan izena emateko epea.

Hauek dira ikastaroak eta Lasarte-Orian erroldatutako pertsonentzat dituzten prezioak:

  • Antzerkia (51,00 €)
  • Yoga (38,25 €)
  • Biodantza (38,25 €)
  • Eskulanak (51,00 €)
  • Ehoziriak (43,96 €)
  • Tai-Xia (21,98 €)
  • Sabel dantza (30,60 €)
  • Hipopresiboak (44,55 €)
  • Gorputza entzuten eta atenditzen ikasiz (dohainik)
  • Jantzi-konponketak eta patroiak (dohainik)
  • Kantua (dohainik)
  • Egunerokotasunerako psikologia (dohainik)
  • Batuka (dohainik)
  • Gure kultura orokorra lantzen (dohainik)

Informazio gehiago nahi izanez gero, Emakumeen Zentrora jo behar da, 9:30etik 13:00etara eta 15:30etik 19:30era. Ikastaro batean izena emandako pertsonak benetan dauden plazak baino gehiago badira, zozketa bidez adjudikatuko dira plazak. Otsailaren 5ean 12:00etan egingo da zozketa, Emakumearen Zentroan.

Lasarte-Oriako Udalak euskararen erabilera bultzatzeko onetsia duen planean adostutako hizkuntzazko jokabideak jarraituko dira ikastaroetan.

Diptikoa deskargatu

Diptikoa [pdf]

Erabiltzeko arauak

Arauak [pdf]

Informazio gehiagorako