Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Aktualitatea
Atzealdea Sexualitateari buruzko tailer bat nerabe eta gazteentzat Gaztelekuan
2025-09-19

Lasarte-Oriako Udaleko Hezkuntza eta Gazteria zinegotzi Maite Iglesiasek TREBA programaren tailer baten berri eman du. TREBA programa Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatzen du Udalarekin lankidetzan, eta sexualitateari hainbat ikuspegitatik helduko diote, parte-hartzaileen adinaren arabera.
Tailerra, "Sexualitatea birpentsatzen: autonomia, plazera eta loturak", irailaren 25ean, osteguna, izango da Gaztelekuan, 17:30etik 20:30era, Ageda Blascoren dinamizazioarekin. Oraingo honetan 17 eta 24 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta autonomia, plazera eta sexualitatearen bizipenean dauden loturak izango ditu ardatz.
Jarduera doakoa izango da, eta izena eman behar da aldez aurretik, webgune honen bidez: gip.eus/rjozs.
Iglesiasek adierazi zuenez, "tailer hauekin Lasarte-Oriako gazteriari konfiantzazko espazioak eskaini nahi dizkiogu, non bere garapen pertsonalerako funtsezkoak diren gaiak jorratu ahal izango dituen, beti ere profesional espezializatuen laguntzaz".
Zinegotziak udalerriko nerabe eta gazteak animatu zituen proposamen horietan parte hartzera. Proposamen hau TREBA programaren barruan dago, eta Gipuzkoako hainbat udalerritan garatzen diren hezkuntza-ekintza batzuk dira, gazteekin haien eguneroko bizitzako eta harremanetako gai giltzarriak lantzeko.
Informazio gehiago eta programazio osoa hemen: gip.eus/TREBAnerabeak eta gip.eus/TREBAgazteak.
