Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Sariak banatu zaizkie 2023ko egutegia egiteko “Lasarte-Oria zure objetiboan”lehiaketa irabazi duten argazkiei

2023ko udal egutegiak “Lasarte-Oria zure objetiboan” lehiaketara aurkeztutako 64 argazkietatik 12 biltzen ditu. Epaimahaiak aukeratutako argazkiek gure herriko eszena eta garai ezberdinak erakusten dituzte eta haien banaketa hurrengo astean hasiko da.

2022·12·14

Lasarte-Oriako alkate Agustín Valdiviak eta Sozioekonomiako zinegotzi Nuria Fernándezek sariak banatu zituzten, hain zuzen ere Aterpeari atxikitako establezimenduetan erosteko txartelak.

Valdiviak egindako lanak eskertu zituen, eta nabarmendu zuen gobernu-taldearen helburu bat zela egutegiak, herritarren parte-hartzearen bidez, gure herriaren espazioak eta uneak islatzea, eta oraingo honetan posible izan da.

Hauek izan ziren saritutako argazkiak:

EGILEA HILABETE
José Manuel Arreal Varga  urtarrilla
Almudena Iglesias García  otsaila
Iban Urkizu Ortitz Guzmaneko martxoa
María Rosa MarcosHernández apirila
Carolina Prieto Domínguez maiatza
María Rosa Marcos Hernández ekaina
Maitena Tellaeche Abete  uztaila
Evgenii Modin  abuztua
Carolina Prieto Domínguez iraila
José Ángel Hidalgo Rico urria
Gorka Lizaso Arregui azaroa
Óscar Pérez Ubriz   abendua

              

Saritutako argazkiek 100 euro jaso zituzten erosketa txarteletan, herriko merkataritzaren Tratu ona ematea leloa sustatuz. Azalerako aukeratutako argazkiak, azarokoak alegia, 150 euroko saria izan zuen.

64 argazki aurkeztu ziren lehiaketara, eta 6 kanpoan geratu ziren, oinarrietako baldintzak betetzen ez zituztelako. Epaimahaia argazkigintzako eta irudi arloko profesionalek osatu zuten, eta kalitate artistikoa (gehienez 10 puntu), teknika (gehienez 5) eta gaiarekiko harremana (puntu 1) baloratu zituztelarik.

Egutegia etxeetan banatuko da astelehenetik aurrera, hilak 19. Graficas Ganboak diseinatu eta inprimatu du 9.994 euroko kostuarekin, eta Sei Expressek banatuko du 1.500 euroko kostuarekin.

Ekitaldia amaitzeko, alkateak eta Sozioekonomiako zinegotziak herriaren argazki berriak ateratzera animatu zituzten herritarrak, etorkizunean lehiaketa honi eustea baita helburua, udal egutegiko irudiak aukeratzeko.