Aplikazio habiaratuak
Menu avisos
Abisuak
Aplikazio habiaratuak
Eduki publikatzailea
Atzealdea San Pedro jaietan postuak eta foodtruckak eskatzeko epea zabalik dago
2026-04-29
Interesa duten pertsonek maiatzaren 8ko 13:30ak arte aurkeztu ahal izango dute eskaera, Z070 instantzia betez. Instantzia hori eskuragarri dago udalaren webgunean (www.lasarte-oria.eus/impresos-solicitudes) edo erregistro orokorrean. Eskaerak telematikoki zein aurrez aurre egin ahal izango dira.
Jai giroa dinamizatzen lagunduko duten salmenta eta ostalaritza proposamenei zuzenduta dago deialdia. Baldintzen artean, EJZn alta emanda dagoela egiaztatu beharko da, erantzukizun zibileko asegurua izan beharko da eta, elikagaiak salduz gero, manipulatzailearen ziurtagiria izan beharko da.
Informazio gehiago nahi izanez gero edo eskaera eskuratu nahi izanez gero, udalaren webguneko iragarki-taulan (www.lasarte-oria.eus/iragarki-taula-ediktuak) begira dezakezu.
