Aurkeztu da San Pedro jaietako omendua aukeratzeko prozesu parte-hartzailea
2023·03·10
Agustin Valdivia alkateak, Txus Alonso Jaietako zinegotziak eta Nagore Durán Herritarren Partaidetzarako zinegotziak aurkeztu zuten martxoaren 13an (astelehena) hasi eta apirilaren 2an amaituko den prozesua.
Prozesu horren bidez, herritarrei eskatzen zaie proposatu ditzatela udalerrian lan egin duten eta lasarteoriatarrei mesede egin dieten pertsonak, taldeak, elkarteak edo kirol-klubak.
Pertsona bakoitzak proposamen bat egin ahalko du, eta arrazoitu egin beharko du zergatik uste duen proposamen hori aintzat hartu beharrekoa dela.
Proposamen guztietatik egokiena aukeratuko da, txupinazoa botako duena eta ekainaren 29an, San Pedro egunean, omenduko dena.
Nola parte hartu
- Etxe bakoitzeko postontzian utzitako txartela helbide hauetako postontzietako batean utzi beharko da:
- Emakumearen zentroa
- Kultur etxea
- Gaztelekua
- Udaletxea (udal zaharreko arkupetan)
- Kiroldegia
- Online, udalaren webgunearen bidez, “Partehartzea” atalean.