Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Remember festibala 90eko hamarkadako musikarekin

Remember festibal honek 90eko hamarkadako musika gogoko dutenak gozaraziko ditu, gehienbat dance musikarekin

2023·06·27

Agustin Valdivia alkateak eta Txus Alonso festetako zinegotziak Jose Antonio Rey Sasoeta Sasoian elkarteko presidentearekin batera aurkeztu zuten Remember HU-HA festa.

Ekitaldi honek San Pedro jaietarako jasotako proposamenetan herritarrek egindako eskaera bati erantzuten dio. Izan ere, eskaeran adierazten zutenez, “gazteek DJekin egiten diren saioak dituztenez gero, helduxeagoek ere horrelako zerbait nahi zuten”, zioen Alonsok.

Ideia horri helduta, festetako departamentuak remember gune bat egiteko asmoa hartu zuen, ez bakarrik DJ saio bat izango zuena, baizik eta hainbat elementuz lagunduta egongo zena eta, ahal izanez gero, estilo bereko beste festibal batzuen antzekoa izango zena.

Hasiera-hasieratik nahi izan zen festibala herri-mailakoa izatea, hau da, udalerriko jendearekin lan egitea eta, kasu honetan, 90eko hamarkadan girotuta egotea. Horregatik jarri ziren kontaktuan Sasoeta Sasoian elkartearekin, auzoan egingo den ikuskizun bat baita.

Ekainaren 30eko ostiralean egingo da Andatza Plazan.

Programa

19:00etan: lau Food Truck irekitzea, gai desberdinetakoak.

  • Furgo Jaia: ohikoa udalerrian. Hanburgesak eta sandwichak.
  • Sandwich bereziak, pertsona beganoentzat ere aukerak dituztenak.
  • Hot dogak.
  • Izozkiak.

19:30etik 20:30era

Aulkiekin prestatutako gunea, Mikel Bermejo umorista lasarteoriatarraren eskutik bakarrizketa berezi batez gozatzeko. Madrilgo lankide bat ekarriko du, Darío Mares, eta hara bildutakoekin interakzioan arituko dira.

20:30etik 23:30era

Food Truckez eta Sasoeta Sasoian elkarteak kudeatutako taberna batez gozatuz, bertan egoteko giro lasaia sortuko da, 90eko hamarkadako estilo desberdinetako musika jarriko duen DJ batek girotua.

00:00etatik 3:00etara

HU-HA Rembember Festa show handia.

Nemux DJaren saioa showaren erdian zuzenean egingo diren ekitaldiekin osatuko da. Pirotekniarekin eta efektu bereziekin osatutako ikuskizun bat, festibal ahaztezina eskaini nahi duena.

Ekitaldiaren aurkezpenari amaiera emateko, Txus Alonsok eskerrak eman nahi izan zizkion Sasoeta Sasoian elkarteari bere kolaborazioarengatik. Gainera, ekitaldi osoan zehar gai teknikoetan laguntzen ariko dira, eta, hura amaitutakoan, handienak bilduko dituzte, garbiketa-zerbitzuekin batera hurrengo goizean plaza erabat txukun eta garbi egon dadin.