Programazio zabala Zaharren Omenaldirako
2019·09·23
Jesus Zaballos alkateak eta Lourdes Acevedo arloko zinegotziak, Jubilatuen Elkarteko Adela Manso eta Exiquio Pérez ordezkariekin batera, aurtengo omenaldiko ekitaldiak aurkeztu zituzten. Astea urriaren 1ean 16:00etan zabalduko da elkartean bertan, bandera igotzearekin eta trikitiarekin.
Irekitzeko ekitaldiaren ondoren hasiko dira tokako, igeleko eta poteko lehiaketak Isla Plazan, eta bingo-saio batekin amaituko da eguna 18:30ean elkartean.
Urriaren 2an, asteazkenarekin, 11:00etan, Elkarteak gimnasia-erakustaldi bat egingo gu Maialen Chorraut Kiroldegi Munizipalean. Eta 19:00etan, Kulturetxean, “Sex o no sex” obra eskainiko du Virginia Imazek.
Ostiral 4an, 11:00etan, “Ondo ibili” pasieren jarduera herrian barrena ibiliko da. 17:00etan, Okendo plazan, lerroko dantza, eta 19:00etan, Kulturetxean, Dúo Imperial-en emanaldia.
Larunbat 5ean, goizean, VIII. Ibilaldi Neurtua egingo da, Okendo plazatik 9:30ean abiatuta. Eta arratsaldean, 18:30ean, Biyak Bat elkarteko koruak eta Eibarko Unzaga koruak Brigitarren komentuan eskainiko duten kontzertuaren txanda izango da.
Igandea, urriak 6, mezarekin hasiko da San Pedro elizan 11:00etan. Kulturetxean, 12:30ean, Biyak Bat koruaren kontzertua eta dantza-jaialdia Amaiaren eta haren taldearen eskutik. Eguna amaitzeko, ohiko bazkari herrikoia egingo da Michelingo frontoian, Azabache taldeak girotuta.
Aurten, berritasun gisa, eta kulturetxea berritu ondoren hango aforoa gutxitu denez gero, aldez aurretik jaso ahal izan dira jaialdi horretarako sarrerak Lasarte-Oriako Adineko Pertsonen Etxean. Era berean, urriaren 6ko igande horretarako, sarrerak lortu ahalko dira (gehienez 2 pertsona bakoitzak) 11:30etik aurrera Manuel Lekuona Kulturetxean.
Omenaldiko astea astearte 8an amaituko da. Goizean kalejira herrian zehar, meza Brigitarrenean eta bazkideen Urrezko Ezteiak elkartean. Ondoren, omenduekin bazkaria eta dantza-saioa egingo da Abend jatetxean.