Aplikazio habiaratuak
Prozesu partehartzaileak
2021.ko Aurrekontu parte-hartzaileak
01·01·1970
Ekimenaren prozesua
HERRITARREN PARTEHARTZEA
26/10/2020
Gaur egungo fasea
PROPOSAMENEN ANALISIA
06/11/20
Gaur egungo fasea
ONDORIOAK ETA EMAITZAK
31/12/21
Gaur egungo fasea
I. FASEA Proposamenaren fasea
Urriaren 12tik urriaren 26ra.
Lasarte-Oriako pertsona eta elkarte interesatuek beren aurrekontuak aurkeztu beharko dituzte udal erregistroan, on-line edo udalaren webaren bidez (partehartzea@lasarte-oria.eus).
Proposamenek baldintza hauek bete beharko dituzte:
- Lasarte-Oria herriari edo bertako biztanleei zuzendua egotea.
- Udalaren esparrukoa eta eskumenekoa izatea.
- 2021ean gauzatzea eta hurrengo urteei lotua ez egotea.
- Zehatza, xehea eta ekonomikoki ebaluagarria izatea.
- Gehienezko zenbatekoa izatea: 500.000 euro.
- Ingurumenean inpaktu positiboa edo batere ez izatea.
- Genero, arraza, adin eta abarretan diskriminatzailea ez izatea.
- Proposamenak ezingo ditu finantzatu udaletik dirulaguntzak jasotzen dituzten edo udalarekin hitzarmena duten entitateak.
Proposamenekin batera memoria txiki bat aurkeztuko da, honako informazio honekin:
- Proposamenaren izenburua
- Proposamena egiten duenaren izena eta kontaktua.
- Deskribapena
- Pertsona onuradunak
- Gutxi gorabeherako aurrekontua
- Bestelako datuak
II.FASEA Balorazio teknikoa.
Urriaren 27tik azaroaren 6ra.
Jasotako proposamenak gehienez ere 50 punturekin baloratuko ditu pertsonal teknikoz prozesuaren baldintzetan ezarritako baremoaren arabera, eta talde politiko guztietako ordezkariez osatutako batzorde batek.
- Estrategikoa eta jarraitua (6 puntu gehienez). Proposamenak hurrengo urteetan jarraitasun, iraunkortasun eta eragin bat izateko aukerak ditu.
- Sozialki zuzena (6 puntu gehienez). Proposamenak biztanleriaren ehuneko garrantzitsu bati eragiten dio.
- Eskuragarria eta solidarioa (8 puntu gehienez). Proposamena premia handiena duten biztanleei edo udalerriko eremuei zuzendua dago.
- Bidezkoa eta berdintasunezkoa (3 puntu gehienez). Proposamenak aukera-berdintasuna eta tratu-berdintasuna bultzatzen du emakume eta gizonen arteko harremanetan.
- Integratzailea eta inklusiboa (3 puntu gehienez). Proposamenak herritarren parte-hartzea eta artikulazioa bultzatzen du.
- Heziketa eta prestakuntzaren bultzatzailea (3 puntu gehienez). Herritarren ikaskuntza eta prestakuntza-prozesuak bultzatzen dituzte proposamenek.
- Euskara. Hizkuntza-normalkuntza (3 puntu gehienez). Proposamenak hizkuntza-normalkuntzarako prozesuak errazten ditu hezkuntza-prozesuen bidez, eta udalerriaren eta/edo biztanleen egunerokotasunean txertatzen dute euskara.
- Eragina hirugarren sektorean (5 puntu gehienez). Proposamenak merkataritzaren eta ostalaritzaren gaineko eragina areagotzen du.
- Ingurumenaren iraunkortasuna. Ingurumen-eragina (5 puntu gehienez). Proposamenak gutxitu egiten du ingurumen-alderdi desberdinen gaineko eragina edo ingurumenaren iraunkortasunerako irizpideak jasotzen ditu.
- Mantentze-lanen kostua (5 puntu gehienez). Proposamenak ez du mantentze-kosturik edo ahalik eta mantentze-kosturik txikiena du.
- Baliabide propioak erabiltzea (3 puntu gehienez). Udalan dauden baliabideak (azpiegiturak, materialak, langileak eta abar) erabiliz egin daiteke proposamena
Gutxienez 25 puntu lortzen dituzten proposamenek guztira 500.000 eurotik beherako kostua balute, denak gauzatuko lirateke. Hartara, bigarren fasea ez litzateke beharrezkoa izango.
III. FASEA Herri-kontsulta.
Proposamenak herri-kontsultaren bidez baloratuko dira parte-hartze orrien bidez. Orriok, bete eta udal eraikinetan kokatutako herritarren parte-hartzeko postontzietan utzi beharko dira, edo on line entregatu ahal izango dira udalaren webeko HERRITARREN PARTE-HARTZEAren bidez.
50 puntu esleituko zaizkio herritarren babesik handiena jaso duenari. Gainerakoei, aldiz, botoen ehunekoaren arabera emango zaizkie puntuak, proportzionalki.
IV. FASEA Adjudikazioa
Udaleko Balorazio eta Adjudikazio Batzordeak puntuazio partzialen zerrenda argitaratuko du (teknikoa eta bozketarena), baita totalak ere. Proiektuak handienetik txikienera ordenatuko ditu, eta 500.000 euroak gastatzeraino gauzatuko dira.Erlazionatutako berriak
“Udaberriko bertso jasa, bat-bateko jolasa” ekimena 2024·06·24
“Udaberriko bertso jasa, bat-bateko jolasa” ekimena
“Udaberriko bertso jasa, bat-bateko jolasa” ekimena antolatu dute Ttakun Kultur Elkarteak eta Lasarte-Oriako Udalak hilaren 25erako.
2019·05·30
“Trasn-formatzen” dokumentala Lasarte-Orian
Oraingoan, ekainak 7an ostirala, arratsaldeko 19:00tan, Lasarte-Oriako Oriarte Institutuarekin batera, Kultur Etxeko aretoan “TRANS-formatzen” dokumentala ikusiko dugu. Ekintza dohanik da.
2019·03·10
Lasarte-Oriako Udal Kirol Zerbitzuak Snorkelean (urpekaritza mota bat) hasteko saio berezia antolatu du 2007, 08, 09 eta 10ean jaiotako neska-mutilentzat.
2019·02·13
“Retazos III” liburua eta Nébel duoa, otsailaren 15eko urteurrena ospatzeko
Lasarte-Oriak eratu zeneko 33. urteurrena José Luis Navarroren “Retazos III” liburuarekin eta piano eta klarineteko Nébel duoarekin ospatuko du. Lasarte-Oriako bandera udaletxe zaharrean jarrita egongo da.
2020·03·02
“Patioak Irekita”: ikastetxeek herritarrei irekiko dizkiete beren patioak
Martxoaren 2tik aurrera, Oriarte-Landaberri BHIko eta Sasoeta eta Garaikoetxea ikastetxe publikoetako patioak egunero egongo dira zabalik, herritarrek erabili ahal izan ditzaten, bai eta haietako instalazioak ere