Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Prozesu partehartzaileak

Aurrekontu parte-hartzaileak

Lasarte-Oriako herritarrek hainbat proiekturen artean aukeratu beharko dute 2018ko aurrekontu parte-hartzaileen prozesuan.

09·11·2017


Ekimenaren prozesua

HERRITARREN PARTEHARTZEA

13/11/2017

Gaur egungo fasea

PROPOSAMENEN ANALISIA

11/12/2017

Gaur egungo fasea

ONDORIOAK ETA EMAITZAK

18/1/2018

Gaur egungo fasea

2018an, aurrekontu parte-hartzaileen prozesu bidez hautatutako proiektura edo proiektuetara 500.000 euro bideratzeko konpromisoa bereganatu zuen gobernu-taldeak. Oraingoan, herritarren eginkizuna joan den urtekoa baino handiagoa izango da, bi fasetan egingo baita.

1. fasean, hau da, 2017ko azaroaren 13tik 26ra, lasarteoriatarrek prozesua azaltzen zuen orri bat jaso zuten beren postontzietan. Haren bidez, 2018an 500.000 euro horiek zertara bideratu nahiko lituzketen proposatzea galdetu zitzaien. Horretarako, Lasarte-Orian erroldatuta egotea eta adinez nagusia izatea eskatzen zitzaien baldintza gisa.

Pertsona bakoitzak boto bat ematen zuela bermatzeko, pertsona parte-hartzailearen izena eta NAN adierazi behar ziren atal horretan. Hori udal-erroldaren bitartez balioztatu zen, eta bertan behera utzi zituzten datu faltsuak gaineratzen zituzten edo datu horiek eskaintzen ez zituzten orriak.

Proposamenak xede horretarako kokatuta dauden postontzietan utzi behar ziren, udaletxe zaharrean, kiroldegian, kultura-etxean eta anbulatorioan. Egindako proposamenekin, Udalak zerrenda bat prestatu zuen, eta gehien errepikatu ziren 5 proposamenak hautatu zituen hurrengo faserako. Udal-teknikariek horiek baloratu eta horien bideragarritasun teknikoa eta juridikoa bermatu zuten.

2. fasean, hau da, 2017ko abenduaren 11tik 26ra, 5 proposamen horiek jasotzen zituen eta ekonomikoki baloratzen zituen beste orri bat banatu zen postontzietan, pertsona interesatuek horietako bakoitza 1etik 5era balora zezaten.

Jasotako datu guztiekin, botoen azken zenbaketa egin zen eta boto gehien jaso zituzten proposamenak hautatu ziren, 500.000 euroak estali arte. Gero, horiek 2018ko aurrekontuetara gaineratu dira.

2017an 151 lasarteoriatarrek parte hartu zuten eta 600.000 bideratu ziren hautatutako bi proiektuetara (Askatasunaren Parkean dagoen haur-jolasetarako gunea estaltzea eta Uistin kalea berrurbanizatzea). Dagoeneko esleituta dauden Uistin kaleko lanak 2018an amaituko dira. Askatasunaren Parkeko estalkia ezin izan zen gauzatu, Eusko Jaurlaritzak gune horri emandako babes bereziak ez baitu mota horretako lanak egitea ahalbidetzen. Horrenbestez, ez dugu horretarako baimenik jaso.

Erlazionatutako berriak

Zurmailu Zurlanketa Elkarteak hiru urteko hitzarmena sinatu du Udalarekin

2021·10·21

Zurmailu Zurlanketa Elkarteak hiru urteko hitzarmena sinatu du Udalarekin

Hitzarmen hau sinatzearekin, elkartea finantzatzeko konpromisoa hartzen du Udalak, lokala mantentzeko lanetarako, taila-ikastaroak egiteko eta erakusketa bat egiteko

Zurmailu Zurlanketa Elkarteak aurtengo hitzarmena sinatu du Udalarekin

2020·10·22

Zurmailu Zurlanketa Elkarteak aurtengo hitzarmena sinatu du Udalarekin

Hitzarmen hau sinatzearekin, elkartea finantzatzeko konpromisoa hartzen du Udalak, lokala mantentzeko lanetarako, taila-ikastaroak egiteko, erakusketa bat egiteko eta Udalarentzako taila bat egiteko. Aurtengo erakusketa azaroaren 5etik 15era bitartean izango da, 18:00etan, Antonio Mercero gunean

Zurlanketa ikastaroa

2024·02·23

Zurlanketa ikastaroa

Zura zizelkatzeko ikastaro bat egitea gustatuko litzaizuke?

Zure enpresa nola sortu eta kudeatu

2018·04·16

Zure enpresa nola sortu eta kudeatu

Maiatzak 8 eta 9 Lanbidek “zure enpresa nola sortu eta kudeatu” ikastaroa antolatzen du, Udalaren laguntzarekin.

Zumbako V. Maratoia Loidibarren frontoira lekualdatuko da

2020·03·06

Zumbako V. Maratoia Loidibarren frontoira lekualdatuko da

Bihar larunbaterako, martxoak 7, euria egingo duela aurreikusten denez gero, Zumbako V. Maratoiaren jarduera Loidibarrengo frontoira eramango da