Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Prest dugu aurtengo udako kirol jardueren kanpainarako eskaintza

Jarduera berri eta erakargarriak sartu dira aurtengo programazioan heldu eta gazteentzako, zein haurrentzako jardueren programa berritzailearekin. Izen emateko epea maiatzaren 2an hasi eta ekainaren 17ra arte zabalduko da. Jarduerak uztailaren 4tik 22ra arte emango dira.

2022·05·02

Helduentzako kirol jarduerak:

Body Zunba. Astelehen-asteazken 20:30–21:20

Gainkarga bidezko ariketak eta Hego Amerikatik datorren musikaren erritmoaz fidatutako saioak konbinatuz, gorputzeko gihar-talde ezberdinak landu eta indartzen dituen oinarri musikaldun jarduera fisikoa.

Cross Training. Astelehen-asteazken 19:30–20:20

Intentsitate handiko entrenamendu interbalikoan oinarritutako jarduera. Autokargak eta karga erantsiak dituzten indar-erresistentziako ariketen proposamenen bidez, autosuperaziorako eta egoera fisikoa hobetzeko erronka motibatzaileak planteatzen dira.

Kardiofit: Astearte-ostegun 20:30 - 21:20

Gorputzaren atal ezberdinak lantzen dituen jarduera, musika eta material ezberdinez baliaturik (pesak, gomak, fitball, step,..).

Indoor Txirrindularitza: Astearte-ostegun 19:30 - 20:20

Intentsitatea erregula daitekeen bizikleta estatiko baten gainean eta musikaren erritmora pedalei erabilez egiten den taldekako jarduera fisikoa.

Haurrentzako kirol jarduerak:

Txiki Jump.

8 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako jarduera. Ohe elastikoaren gainean, musikaren erritmora salto mota ezberdinak modu koordinatuan egitean datza.

Gazte Jump

13 eta 16 urte bitarteko haurrei zuzendutako jarduera. Ohe elastikoaren gainean, musikaren erritmora salto mota ezberdinak modu koordinatuan egitean datza.

Igerian ikastea

Igerian ikasteko, mailaka banatutako ikastaro intentsiboa da. Astelehenetik ostiralera eguneroko maiztasuna duen 15 saioko programa.

  • Astelehenetik ostiralera 16:45-17:30
  • Astelehenetik ostiralera 17:35-18:20
  • Astelehenetik ostiralera 18:25-19:10

Kirol Udalekuak

2010 eta 2013 artean jaiotako haurrei zuzendutako kirol jarduera eta joko anitzak praktikatzeko udalekuak. Igerilekuetara, ondartzara, surfa egitera, kayakean ibiltzera eta zalditegira irteerak egingo dira bertan. Astebeteko hiru deialditan eskaintzen da eta haurrek aste bat, bi edo hiruetan parte hartu ahalko dute. Astelehenetik ostiralera, goizeko 9:00tik 13:00ra emango dira.

  • 1. Astea: uztailaren 4tik 8ra
  • 2. Astea: uztailaren 11tik 15era
  • 3. Astea: uztailaren 18tik 22ra

Talde hauetako batean parte hartu nahi dutenek, izen emateko, kiroldegira deitu (943 376182 telefonora) edo kiroldegiko bulegora gerturatu ahalko dute honako ordutegian:

  • Astelehenetik ostiralera 9:00-13:00
  • Asteazkenetan 17:00-19:00.

Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.