Kulturako eta Gaztelekuko ikastaroak, 2021eko bigarren seihilekoa
2021·09·07
Lasarte-Oriako biztanleei aisialdirako ludiko-hezitzailea eskaintzeko helburuz, Lasarte-Oriako Udalak ikastaroen programazio zabala eskainiko du, Manuel Lekuona Kulturetxearen, Gaztelekuaren eta Mercero espazioaren instalazioetan batez ere.
Helduentzako, gazteentzako ikastaroak daude, auzoetan jarduerak eta 5+1 ikastaro irekiak.
Ikastaro hauekin Lasarte-Oriako gizarte-bizitzan parte hartzea sustatu nahi dugu, eskulan, prestakuntza, arte, jolas eta aisialdirako jardueren bidez. Trebetasunak sustatuz, gizabanakoen gaitasunak eta ezaugarriak indartuz, baina balioetan oinarritutako hezkuntza, autonomia pertsonala, gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna, aniztasunarekiko errespetua eta tolerantzia sustatuz eta euskara erabiltzeko aisialdi-guneak sustatuz.
Plazak mugatuak dira, baina ez da mugarik izango nahi diren ikastaro guztietan izena emateko, baina plazak baino izen-emate gehiago egonez gero, zozketa egingo da.
Ikastaroen prezioetan ez da sartzen ikastaroa egiteko behar den materiala. Azpimarratu behar da, halaber, "Eskola-laguntza" ikastaroa ez direla eskola partikularrak, ezta inolako veste prestakuntzaren bat ere, baizik eta etxeko lanak egiten laguntzeko laguntza bat.
Izena emateko formularioa: https://forms.gle/DzNuSD8H5sYQmmkJA
Zer dira Ikastaro irekiak?
5+1 ikastaro irekiak Udalak sustatutako ekimena da, eta gizarte- eta kultura eremuan izan daitezken ikastaro edo tailer berrien sorrera bultzatu nahi du udalerrian.
Herritarrak egin nahi duen ikastaroa edo tailerra proposatu ahal izango du, baina gutxieneko parte-hartzaile kopurua izateko, ikastaro edo tailer hori egiteko interesa duten beste 5 pertsona bildu beharko ditu. Udalak ikastaro hori antolatzeko konpromisoa hartuko du.
Zer ikastaro proposa dezakezu?
Aisialdiarekin, kulturarekin, gazteriarekin, hezkuntzarekin edo elkarkidetasunarekin lotura dutenak; iradokizun tradizionalak, originalak, egungoak edota berritzaileak izan daitezke. Arte plastikoak, ikus-entzunezkoak, zinema, makillaje eta estetika, zumba, hip-hop, zirkoa, gastronomia, arropa diseinua, estanpazioa, teknologia berriak.
- Ikastaroak edo tailerrak luzeak, laburrak edo egun batekoak izan daitezke; parte-hartzaileek erabakiko dute zenbateko iraupena izatea behar duten.
HELDUAK | EGUNA | ORDUTEGIA | PREZIOA ERROLDATUAK |
| |
Argazkigintza tailerra (hastapena) | Osteguna | 19:00-20:30 | 36,56 € | 7/10-09/12 | |
Genealogia tailerra | Astelehena | 19:00-20:30 | 36,56 € | 4/10-20/12 | |
Gipuzkoako historia tailerra | Asteartea | 19:00-20:30 | 36,56 € | 5/10-14/12 | |
Gorputz-jarrera heziketa tailerra | Ostirala | 19:20-20:50 | 43,88 € | 8/10-10/12 | |
Landare sendagarriak tailerra | Asteazkena | 17:00-18:30 | 43,88 € | 6/10-15/12 | |
Meditazio tailerra | Asteazkena | 19:00-20:30 | 43,88 € | 6/10-15/12 | |
Memoria tailerra | Osteguna | 10:00-11:30 | 43,88 € | 7/10-09/12 | |
Sabel dantza tailerra | Ostirala | 11:00-12:30 | 31,84 € | 8/10-10/12 | |
Taichi | Osteguna | 10:00-11:30 | 29,25 € | 7/10-09/12 | |
Moda zirkularra tailerra | Astelehena | 10:00-11:30 | 43,88 € | 4/10-20/12 | |
Zurgintza tailerra | Astelehena | 17:30-20:30 | 195 € | Urte osokoa 19/04-19/12 | |
|
|
|
|
|
|
GAZTEAK | EGUNA | ORDUTEGIA | PREZIOA ERROLDATUAK
|
| |
Bizikletak konpontzeko tailerra | Larunbata | 11:00-13:30 | Dohainik | 9/10 - 13/11 - 11/12 | |
Eskola-laguntzako tailerra | Asteazkena | 17:00-19:00 | Dohainik | 6/10-15/12 | |
Komiki tailerra | Ostirala | 17:00-18:30 | 15,23 € | 8/10-17/12 | |
Moda zirkularreko tailerra: arroparen estanpazioa eta dekorazioa | Ostirala | 17:00-19:00 | 7,62 € | 8/10-29/10 | |
Parkour tailerra | Larunbata | 11:00-13:30 | 15,23 € | 8/10-18/12 | |
Eukelele tailerra | Larunbata | 11:00-12:30 | 15,23 € | 9/10-18/12 |
AUZOETAN EKINTZAK | EGUNA | ORDUTEGIA | DATA | AUZOA |
Ipuin kontalaria | Larunbata | 12:00-13:00 | 09/10 | Zumaburu |
Txapa tailerra | Larunbata | 11:00-13:30 | 09/10 | Sasoeta |
Ipuin kontalaria | Larunbata | 12:00-13:00 | 16/10 | Atsobakar |
Azazkal tailerra | Larunbata | 11:00-13:30 | 16/10 | Zabaleta |